26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

150 IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna

bere erregioaren arteko harremanak intentsitatea galtzen ari omen direla erregioko

edo zenbait erregioetako hiri-nukleo desberdinen arteko uztarduren garrantziarekin

alderatuta.

Badirudi hiri baten etorkizuneko aukeren ikuspegitik nahitaezkoa dela egungo

egoeran sareetan txertatzea eta bere lekua topatzea, baina aurrean izan behar dugu

horrelako estrategia batek lurraldean bestelako efektuak ere badituela eta horietaz ere

jabetu behar garela sor litezkeen arazoei aurre egiteko edo ahal den neurrian saihestu

edota leuntzeko.

4.- Hiriak inbertsio eta hazkunde ekonomikorako toki pribilegiatu gisa

agertzen zaizkigun aro honetan hirien arteko lehia biziagotzen ari da.

Lurralde eta bereziki hirien arteko lehia izugarri handitu da azken urteotan.

Hiriek ohiko marko erregional edo estatala gainditzen duen espazio batean

erakargarri eta lehiakor izatea ahalbidetuko dizkieten produkzio, erlazio eta bizileku

baldintzak eskaini behar dituzte. Hirien erakargarritasuna hainbat faktoreren

araberakoa da, besteak beste: giza baliabideen kalitatea eta berrikuntza ahalmena

(heziketa profesionala eta modernizazio teknologiko eta enpresariala), azpiegituren

hornidura (irisgarritasuna, komunikazioak, lurzoru industriala, bulegoentzako

espazioa, etab.), ingurumenaren eta inguru sozialaren kalitatea (kokapena,

etxebizitza, klima soziala, kultura), etab.

Metropolien sustapenerako politikak lehia horren isla izango lirateke.

Aurrerago ikusiko dugunez, nazioarteratzea helburu duten politika hauen zutabe

nagusiak bai kanpoarekiko konexioak hobetuko eta bai hiriaren biziberritzea

bultzatuko duten azpiegituren eraikuntza (orotarikoak: komunikaziozkoak –

garraioak, telekomunikazioak–, kulturalak, industrialak,...), hiriaren izena eta irudia

ezagutarazteko marketin eta ekimenak, etab. izango lirateke. Metropoli

internazionala bihurtzeko lehia horretan sektore publikoak baliabide franko utziko

ditu –arrakasta aldez aurretik ziurtatua ez badago ere–, eraldakuntza sakona

gertarazten da metropolian eta erregioan, eta onurak ez dira modu parekoan banatzen

talde guztien artean ezta espazio osoan zehar.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!