26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna 159

Interesgarria da adibide gisa Randstad-eko kasuari erreparatzea 42 . Holandako

erdigunean kokatzen den lurralde honetan aurkitzen ditugu, beste batzuen artean,

Amsterdam, Rotterdam, Haga edota Utrecht hiriak; eta horiek egonda, jakina, bertan

daude halaber Schiphol aireportua (Europa mailan laugarrena) edo Rotterdameko

portua (oraindik ere munduko itsas porturik handiena). Bere oinarri produktiboari

dagokionez, garraioa eta funtzio logistikoak nabarmentzen zaizkigu hegoaldeko

“hegalean” –Rotterdam hiri nagusitzat duena–, gehi Hagaren inguruan

administrazioari loturiko jarduerak; eta iparraldeko “hegalean” –zeinean Amsterdam

kokatzen den– diferentziazio handiagoa ikus daiteke, garraioaz gain, handizkako

merkataritza, finantzak eta bestelako enpresa-zerbitzuak, aisia eta hezkuntza

arloetako jarduerak ere aurkitzen ditugularik.

Aipatu erregio honen inguruan Lambooy-k (1998, 462) egindako hausnarketen

artean honakoa azpimarratu nahi dugu: aglomerazio ekonomien eskala desberdina

izan daitekeela sektore eta jarduera batzuentzat eta besteentzat. Jarduera batzuk

(ezagutza altuko manufaktura, produkzio zerbitzu aurreratuak) aglomerazio

ekonomiekiko sentiberagoak dira eta Amsterdam edo Rotterdamgo mailak baino

eskala handiagoa behar dute (finantza-zerbitzuak agian Londres edo Frankfurt-era).

Baina aitzitik beste batzuek, adibidez nekazaritza konplexuak edota logistika

konplexuak, ekonomia holandarreko oinarrizko clusterrak direnak, eskala

txikiagorekin aski omen dutela ematen du.

5.- BERRIKUNTZA SISTEMA ERREGIONALA

Aldaketa teknologikoa eta erregio-ekonomiaren arteko lotura agertzen duten

ikuspegi berrienen artean biziki interesgarria iruditzen zaigu Berrikuntza Sistema

Erregionala (BSE) kontzeptuaren inguruan Cooke-k (1998) egindako proposamena,

42 Dieleman eta Faludi-k (1998) aipatzen dutenez, Randstad (Holandan) eta Rhine Rhur Erregioa

(Alemanian) dira planifikazio espazialari buruzko literaturan erregio metropolitar guneanitz gisa

sarriago aipatu ohi diren adibideak. Ez batak ez besteak ez dute hiri nagusi nabarmenik (Randstad-en

bi hiri handienak ozta-ozta kokatzen dira milioi bat biztanletik gora eta Rhine Rhur-en ez dago milioi

batetik gorako biztanleak dituen hiririk). Halere lehenegoan zazpi bat milioi biztanle inguru daude eta

bigarrenean hamabi bat milioi. Planifikatzaile flandiarrek Brusela-Flandria erregioa ere metropoli

guneanitzen taldean sartu ohi dute. Hiru kasu horiek dira, hain zuzen ere, European Planning Studies

aldizkariaren ale berezian (1998, 6.Lbkia, 4.Zkia) jorratzen direnak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!