26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

294 VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika

- Eskualdeko eta toki mailako errepideak: sareari dentsitatea, trinkotasuna

ematen diote; hurbileko udalerri eta eskualdeen arteko elkarrekiko lotura

ahalbidetzen dute, lurralde osoa irisgarri egiten lagunduz.

b) Trenbide sarea

Euskal Herriko trenbide sarea aztertzean (Eranskinean 5. Mapa) kontuan izan

behar dugu berton diharduten konpainiak lau direla (RENFE, FEVE, Eusko Tren

eta SNCF), denak jabego publikokoak, eskumenen banaketaren arloan dagoen

konplexutasunaren ispilu. Burdinbideari begiratuta ere egoeraren izaera

nahaspilatsua nabarmentzen zaigu, izan ere hiru zabalera desberdinak aurkitzen

baititugu (burdinbide zabal europarra 1.435 mm-takoa, burdinbide zabal espainiarra

1.674 mm-takoa eta burdinbide estua, metro bateko zabalerakoa).

Espainiako eta Frantziako estatuetako tren konpainia nagusiak (RENFE eta

SNCF) ibilbide luzeko trafikoaz arduratzen dira, eta eurek ustiatutako lineen bidez,

geure lurraldeaz haratago iristen direnak, estatu horietako hiri nagusi eta

Europarekiko lotura bermatzen da.

Sare nagusi honetako linea inportanteena Madril-Irun-Paris trenbidean Euskal

Herriari dagokion tartea izango litzateke, hots: Miranda-Gasteiz-Irun-Baiona.

Nagusiki bidaiari zein merkantzien nazioarteko garraioaren zerbitzurako diseinatua,

nahiz eta tarte batzuetan eskaintzen dituen aldirietako zerbitzuak ere garrantzitsuak

diren.

Eta are gehiago, badirudi linea horretan bertan bigarren funtzio hau ari dela

nagusitzen; izan ere trenbideak nazioarteko trafikoan garai batean izan zuen

garrantzia nabarmen ahuldu egin da beste garraiobide batzuek tokia irabazten joan

diren heinean: salgaien garraioari dagokionez errepidea eta bidaiarien kasuan

hegazkina. Gainera Kataluniako ardatza da egun estatu espainol eta frantsesaren

arteko garraioaren igarobide nagusia.

Beste linea aipagarri batzuk: Bilbo-Miranda-Tutera eta Gasteiz-Altsasu-

Iruña-Castejón ibilbidea dutenak eta Ebroko haranarekin eta Mediterraniorako

burdinbidearekin eta Madrila doanarekin ere lotzen direnak. Hego Euskal Herria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!