26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

134 IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna

izatea; zentzu beretik, tokian errotutako laneskua ere beharrezkoa da. Eta hori guztia

parte hartzen duten agente desberdinen artean beharrezko komunikazioak modu

jariakor batean ezartzea ahalbidetzen duen kultura batean oinarriturik.

Italiako ikerlariek, beraz, Italian gertatzen ari zena eta XIX. mendeko

Ingalaterrako barruti industrialen arteko analogia bilatu nahian, barruti industrialari

buruzko kontzeptuaren inguruan sakonduko dute, bai bere ezaugarri ekonomikoak

(lanaren zatiketari loturiko kanpokotasunak) bai barruti industrialaren baitan

enpresen arteko elkarrekintzarako euskarri sozio-kulturalak aztertuz. Becattinik

(1994), adibidez, tokiko komunitatearen balore-sistema eta instituzioak, giza

baliabideen bereizgarritasunak, enpresen arteko harremanak, barne zein kanpo

merkatuen papera edota tokiko kreditu-sistemaren ezaugarriak azaltzen dizkigu; eta

horrek guztiak, aldi berean lehia eta elkartasuna sustatzen duen eta bai berrikuntza

teknologikoarekiko bai etengabeko moldagarritasunerako baldintza aproposak

izango dituen sistema baten sorkuntzan duen garrantzia azpimarratu. Besteak beste,

toki mailan agente desberdinen artean informazio sistema eraginkorra eratzea

edota instituzioak eta tokiko ekonomiaren arteko integrazio egokia funtsezkoa da

enpresen eta, berebat, sistema lokalaren garapenerako 18 .

Ikuspegi honen barne ere kokatzen ahal ditugu Piore eta Sabel (1990). Autore

hauek saiatuko dira Italiako lurralde horietan agertzen ziren ezaugarri horiek modu

sistematizatu batean biltzen eta eredu osatu gisa plazaratzen. Honela, produkzio

modu berri horien arrakasta testuinguru historiko eta makroekonomikoan kokatu eta

bigarren haustura industriala 19 ren posibilitatea aurkeztu zuten, gerra osteko serie-

produkzioko garaiaren ondoren espezializazio malgua 20 rena etorriko zelarik.

18 Instituzio erabakigarrien artean Garofoli-k (1994, 73) honakoak sartzen ditu: kalitate kontroleko

zentroak, zentro teknologikoak, heziketa profesionaleko zentroak, eskola eta lan merkatuaren arteko

loturak, enpresen arteko lehia arautzen duten erakundeak (produkzio-kostuetako lehia bultzatu

beharrean produktu eta prozesu berrien sarrera sustatuz).

19 Haustura industrialak garapen teknologikoak hartuko duen norabidea auzitan egoten den une

laburrei esaten zaie; agente ekonomiko-sozialak aukera teknologiko desberdinen aurrean aurkitzen

direnaz oso kontziente ez izan arren, burutzen dituzten ekintzek instituzio ekonomikoak

konfiguratuko dituzte luzerako. Aukera bat edo besteren alde jotzeak horri egokitzen zaizkion

mekanismo erregulatzaileen sorrera (edo ordurartekoen egokitzapena) eskatzen du (Piore eta Sabel,

1990).

20 “Espezializazio malgua etengabeko berrikuntzan, gelditu gabe gertatzen ari diren aldaketei

egokitzeko gaitasunean, eta ez horiek kontrolatzeko ahaleginean, datzan estrategia da. Ekipamendu

malgu (balioanitz) batean, langile kualifikatuengan, eta, politikaren bidez, soilik berrikuntza sustatzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!