26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Kapitulua: Espazioaren azterketa kapitalaren internalizazio fase berrian 31

erregioaren gain eragiten duten agente ekonomiko edota politikoak, bederen

inportanteenak, aintzakotzat hartu gabe 8 .

Dena den, ekonomiaren internazionalizazioak kolokan jarriko ditu politika

erregionalak ez ezik Estatu kapitalista garatuen praktika erregulatzailearen

eraginkortasuna bera ere.

Burgesia internazionalaren funtzioak esparru estatal-nazionalera egokitua egon

arren, burgesia eta kapitala ez dira muga horien aurrean gelditzen, esparru hori,

ikuspegi ekonomikotik ez baitzaie nahikoa, eta beraz, gainditu beharko da. Arazoa

sortzen da burgesia internazionalak ezin duelako menperatze estatal-nazionaleko

forma horien ordez menperatze internazionaleko beste forma politiko eta

gainegiturazkoak ezarri; alegia, esparru estatalaren ordez hegemonia

internazionaleko esparru bat ezartzeko zailtasunak eta ezintasunak daudela.

Beste hitz batzuekin esanda, gaur egungo Estatu-nazio garatuetan ematen den

kontraesana honakoa da: oinarri ekonomikoak normalki hori baino handiagoa den

norainokoa duela, ekonomiaren egungo internazionalizazio fasean mundu mailakoa

izan baitezake, eta gainegituraren norainokoa, ordea, askoz ere murriztuagoa dela.

Kontraesan honek egonkortasunik eza sortzen du Estatu-nazioetan (Etxebarria, 1993,

74).

Vidal Villak, berebat, Estatu diferentziatuak egotea eta, ondorioz, politika

ekonomiko eta legedi desberdinak izatea ekonomiaren mundializazio prozesurako

eta mundu mailako merkatuaren erakuntza osorako oztopoa dela defenditzen du.

Zehazkiago, mundializazioa, hots, kapitalaren erabateko higikortasun

askatasuna, oztopatzen duten arazo nagusiak gainegiturazkoak izango lirateke, berak

honakoak azpimarratzen dituelarik: (i) legeria nazional desberdinak izatea, mundu

mailan aukera-berdintasuna eta benetako lehia librea oztopatzen duena, (ii) baldintza

ekonomiko desberdinak, interes-tasari, alokairu mailari, lan arloko legeriari, etab.

8 Beste batzuen artean, garapen prozesuak sortzen dituen desoreka espazialen inguruan sakonduz,

Holland-ek (1976) esaten du Estatu zentralak erregioan jokatzen duen papera erregioan ezartzen diren

enpresei ematen zaizkien laguntza erregionalak eta bestelako subentzio motak baino garrantzitsuagoa

dela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!