26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna 165

Izan ere, erregio edo industri aglomerazio batean gara daitezkeen barne sareek

nagusiki ezagutza tazitoari loturiko ikaskuntza ahalmena indartuko dute, eta bide

batez berrikuntza ahalmena; baina hori bakarrik ez da nahikoa izango berrikuntza

inkrementalaz harago teknologi garapen berriei ekin eta nazioartean lehiakor izateari

eutsi ahal izateko. Ezagutza kodifikatu unibertsalagoarekiko irispidea bermatzea

funtsezkoa izango da, hortaz, unibertsitate eta ikerkuntza zentroekiko harremanak eta

sareak (bai erregioaren baitan baina baita kanpoan ere) ezinbestekoak bihurtuz

(Asheim eta Cooke, 1998). Erregioz kanpoko enpresekiko loturak eta nazioarteko

merkatuen bilakaerari buruzko jarraipen estua ere oso osagai lagungarriak izan

daitezke izaera berritzailea mantentzeko ahaleginean. Nazioarteko sare eta sare

globaletan integratzea funtsezkoa izango da erregio bat eta bere barne sareak

etengabeko eraberritze batean murgilduak egon daitezen (Stenberg, 2000, 394).

Sareez harago doa Berrikuntza Sistema Erregionalaren kontzeptua.

“Regional Innovation Systems [are] conceptualised in terms of a collective order

based on a microconstitutional regulation conditioned by trust, reliability, exchange

and cooperative interaction” (Cooke, 1998, 24-25). Definizioa konplexu samarra da,

eztabaida sakonerako gai diren hainbat kontzeptu barneratzen baititu eta, hortaz, bi

paragrafotan laburtu nahi izatea handinahiegia iruditzen zaigu. Halere, modu

ulerterraz batean (erraztu nahiak xehetasun garrantzitsuak alde batera uztea

dakarrenaz jabeturik) gutxi gorabehera honakoa adierazi nahiko luke:

- Erregioak, modu dinamiko batean ulertuta, nolabaiteko ordena kolektiboak

izango lirateke, bi prozesuen (eta euren arteko tentsioaren) emaitza gisa:

erregionalizazioa (goragoko kidego batek -Estatuak- udalez gaindiko lurralde bati

nolabaiteko eskuduntza politiko administratiboak ematen dizkionean) eta

erregionalismoa (behetik, hots erregio horri koherentzia ematen dion oinarri

sozialetik, eskumen gehiagoren alde sortzen diren aldarrikapen politikoak).

- Erregioaren antolakunde administratibo-legalek, errutinak, arauak eta balore

kultural/instituzionalekin batera nolabaiteko erregulazio mikrokonstituzionala

osatzen dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!