26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Kapitulua: Espazioaren azterketa kapitalaren internalizazio fase berrian 49

hartuko badu ere jatorrizko Estatuaren interesek edozein filiala dagoen Estatuarenek

baino pisu handiagoa izan dezaketela.

Estatuak, beren lurralde-esparruetan zein nazioarteko foroetan susta edota abia

ditzaketen politika ekonomikoetan ETNek lortzen dituzten abantaila mesedegarriez

gain, ETNen jarduketarako funtsezkoa den beste eginkizun bat ere betetzen du: bake

soziala bermatzearena (Zurbano, 1998, 32). Zentzu horretan, testuinguru sozio-

politikoa eta gobernuek berau bideratzeko izan dezaketen abilezia eta

eraginkortasuna berealdiko garrantzia har dezake ETNen ikuspegitik ere.

3.2.- Enpresa Transnazionalak eta erregio hartzaileak

Azter ditzagun, jarraian, ETNen jardupideak berauek kokatzen diren

lurraldeetan izan ditzakeen ondorioak 22 . Sinplekeria izugarrian eroriko ginateke

balorazio orokor eta bakarra ematera ausartuz gero, kasuan kasu egoera arras

desberdinak aurki baitaitezke. Erregioaren garapen ekonomiko mailak eta

erregioaren baliabide endogenoekin ezarritako harreman motak baldintzatuko dituzte

ondorio horiek hein handi batean.

ETN baten inbertsioaren helburu den erregioarentzat berak dituen berezko

baliabideez gain baliabide gehiago lortzeko bidea izango da ETNren filial baten

kokapena. Baliabide transferentzia hau bereziki garrantzitsua da inbertsio

endogenorik ez eta langabezia handiko testuinguruan. Ukaezina da bertoko ekimen

pribatuak inbertsiorik burutzen ez duenean, eta izaera publikoko inbertsio

enpresarialen esparrua erabat mugatuta egotean, atzerritarren eskutik etor daitekeela

lanpostuen sorrera edota dauden zenbait lanpostu mantendu ahal izateko aukera.

Dena den, ez dezagun ahantz talde transnazionalek beren erabakiak taldearen

ikuspegiaren arabera hartzen dituztela eta horren menpe geratuko dela edozein filial

22 Hazkunde eta garapen ekonomikoarekin zerikusi zuzena duten ondorioetaz mintzatuko gara

nagusiki; horien arteko batzuk ere ez ditugu sakonean jorratuko atal honetan: batetik, politika

ekonomikoaren gain izan dezakeen efektu baldintzatzailea (3.1. atalean azaldutakoa estatuz azpiko

eremuetarako ere baliagarria baita); bestetik, ETNen jokabideak nazioarteko merkataritza

harremanetan eta kapital sarrera/irteeretan izan dezakeen eragina.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!