26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna 151

Aipamen berezia behar du lehia horren aldaera berezi batek, hots, elkarren

artean gertu dauden hiriak lehiatzen direnean, (makro)erregioan erakarpen

ekonomiko, kultural eta politikoko zentro gisa nork bere posizioa finkatu nahian.

Egoera hauetako askotan lehiaren aukeraren aldean kooperazioarenak izan ditzakeen

abantailak ere baloratu beharko lirateke, sare-hirien formulari helduz erregioak

osotasunean joka dezakeen funtzioa birdefinituz.

Hirien aldetiko lehia horren adibide nabarmenak ditugu Euskal Herrian.

Bilboren gaineko jarduketa eta egitasmoei nolabaiteko jarraipena egin dienak erraz

identifikatuko ditu berton burutzen ari diren ekimenak azaldu berri dugun

planteamenduarekin. Kasurik nabariena Bilbokoa izanda ere, aipatu beharra dago

halaber Baiona-Donostia euskal eurohiria proiektua, antzeko oinarrietatik abiaturik,

mugaz gaindiko hiri handi bat egitea helburu duena. Bi proiektu horiek hor daude,

elkarren artean lehian kasu askotan. Begi bistakoa denez, aurreko paragrafoan hurbil

dauden hirien arteko lehiari buruz egin dugun hausnarketa oso kontuan hartzekoa da

Euskal Herriko kasurako ere.

b) Hiri barnean: disparekotasunen gehikuntza

Hiri metropolitar handietan disparekotasun sozialen existentzia ez da gauza

berria; izan ere, horietan beti egon izan baita aberatsen kontzentrazioarekin batera

txirotasunarena ere. Kezkagarria, halere, segmentazioaren eta disparekotasun

espazialen norainokoa aurreko hamarkadetan ohikoak ez ziren mailetara iritsi dela

eta areagotzen dirauela. Esaldi labur baina adierazgarri batean jasoz “la ciudad

global y la ciudad informacional son también la ciudad dual” (Borja eta Castells,

1997, 66), dualitate horren bidez polarizazio gehikorra ez ezik honen isla espaziala

ere adierazi nahi dugularik, hots hiri berean elite berrien auzo burgesak eta

marjinalizatu berrien txirotasuna batera aurkitzea.

Polarizazio soziala

Sassen-en (1991) lana oinarritzat hartuz, hiru hiri global nagusiei –New York,

Londres eta Tokio– begiratzen badiegu euren baitan gertatzen ari den zenbait

aldaketaz jabetuko ginateke. Horrela, gertatzen ari den berregituraketa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!