26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

200 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

arriskuarekiko ezinikusi nabarmena aurkitzen du. Azken hau askoz ere erosoago

sentitzen da dagozkion abal/berme publikoen bitartez arriskuarekiko ahalik eta babes

handiena lortzen badu, kostu pribatuen aurrezte handia dakarrena.

Hala ere, finantziazio politiken esparruan badira beste joera batzuk berme

horiek asegurantza pribatuaren bidez bilatzearen aldekoak direnak eta, hortaz,

dagozkion kostuak ordainduz (Gómez Uranga eta Etxebarria, 1994, 9).

Edozein kasutan, epe luzeko inbertsio hauek arrisku handia dute, Gómez

Uranga eta Etxebarria-ren (1994) 20 ustetan proiektuan sartuta dauden finantza-

agenteekiko konpromiso eta akordioen bitartez murriztu edo leun daitekeena. Dena

den, arriskuen garrantzia eta intentsitatea ez da berdina izaten proiektuaren fase

desberdinetan, hots, diseinuan, burutzean eta ustiapenean.

1.- Lehen fasean, proiektuaren sustapen eta prestaketa garaian, behin behar

publikoari buruzko lege-ildoak markatu ondoren, bideragarritasun eta ingurumen-

eraginari buruzko azterketak burutuko dira, egun sektore publikoak finantzatzen

dituenak. Proiektuak enkantean hartzeko eskaintzak ere orduan burutu ohi dira.

Bistan denez, ziurgabetasuna oso handia izango da atariko fase hauetan, eta

horregatik, hain zuzen ere, hauxe da nola edo hala tartean dauden alderdi guztiekin

kontsultak, konpromisoak eta akordio politiko eta sozialak burutzeko unea.

Finantza-konpromisoei dagokienez kontuan izan behar da azpiegitura

proiektuen finantziazioak inbertsio handiak eskatzen dituela, epe luzekoak eta

hasierako urteetan sarrerarik ematen ez dituztenak.

Inbertsioaren promotoreak kanpoko finantziaziora jo behar izaten du; beraz

aurrezki kopuru handiak erakarri behar izaten dira kredituaren bidez edota zor

publikoaren jaulkipenaren bitartez baita bono pribatu, publiko eta erdipublikoen

bitartez ere. Gainera sektore publikoaren eskuhartzea garrantzitsua izaten da, bera

proiektuaren finantziazioan zuzenki parte hartzen ez duenean ere: adibidez kanpo-

maileguak lortzeko orduan sektore publikoaren aldetik nolahalako konpromiso edo

20 Esan dezagun, bidenabar, egile horien artikulu horrek berak iradoki dizkigula ondoren agertzen

diren ideia nagusiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!