26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

212 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

Egun gailentzen diren koordenatuetan (alegia: tamaina handiko azpiegitura

proiektuen aldeko apustua, kostu handikoak, finantziazio pribatuaren partehartzea

bideratzearen aldeko jarrera) zaila da administrazioko maila desberdinen arteko

akordiorik gabeko proiektuak aurrera aterako direla pentsatzea. Inbertitzaile

pribatuek honelako proiektuen aurrean izan ohi dituzten errezeloei beste arrisku

faktore bat gaineratuko litzaioke.

Izan ere, azpiegitura proiektuek zaurgarritasun handia izan ohi dute koiuntura

politikoan eta unean uneko indar korrelazioan diren aldaketen aurrean, gero eta

gehiago epe motzeko interes eta irizpide elektoralista hutsen araberakoak direnak.

Proiektu bat bertan behera gera daiteke edo behin eta berriro atzeratuarazia izan,

aurretiaz inplikatutako eragile publikoen aldetik adostasuna egon denean ere.

Aipatu baldintza horietan ez dirudi toki handirik dagoenik botere gune

nagusietatik sustatzen diren jardupideekin bat ez datozen egitasmoak burutzeko.

Egitekotan sakonetik aldatu beharko litzateke planteamendua, behinik behin

lehentasunak berraztertuz eta, orobat, azpiegituren ezaugarriak eta finantzatzeko

moduak ere.

Eredu desberdin baten alde egiteak hainbat arazo ekar badezake ere, ez dugu

ahaztu behar goi mailako esparruetan hartutako irizpideak jarraitzera behartua

egoteak ere arazo larriak ekar ditzakeela. Jada Berrikuntza Sistema Erregionalei

buruz jardutean (ikus IV.5 atala) adierazi dugunez, bestelako osagai kualitatiboekin

batera azpiegitura fisikoak ere garrantzitsuak dira espazio berriztatzaile bat sortzeko.

Azpiegituren diseinu, exekuzio, finantziazio edota kudeaketaren gain zenbat eta

kontrol eta eskumen handiagoa izan erregio batek, orduan eta aukera gehiago

baliabide eta jarduketak erregioaren berrikuntza-potentzialtasuna susta dezaketen

bidetik abiatzeko. Hala eta guztiz ere, nazioarteko erakundeetan edota estatu mailan

erabakitako ildo eta egitasmo nagusiak bereak egin eta baliabideen erabileran ere

haiekiko menpekotasuna onartzen den neurrian, erregioaren izaera berritzailearentzat

lagungarriago izan zitezkeen bestelako egitasmoak sakrifikatuak izango dira

ziurraski. Alegia, estatu edota nazioarteko interesen arabera diseinatutako azpiegitura

proiektuek baliabide kopuru izugarriak bereganatzen badituzte erregioaren barne

potentzialitatea garatzeko beste ekimen interesgarri batzuk, barne mailako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!