26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

396 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

planari lotuak. Badira, izan ere, bestelako azpiegitura proiektu batzuk helburu horri

berorri erantzuten diotenak; hor sar litezke, adibidez, Bilboko metropolialdearen

errepidezko barne irisgarritasuna hobetzeko xedez proiektatzen eta egiten ari diren

korridore eta sarbide mordoa, edota Getxoko kirol portua. Halere, denak ezin

genituenez sakontasunez jorratu, geure ustez eta lehen aipatutako irizpideekin bat,

arreta proiektu horien arteko garrantzitsuenetan jartzea erabaki dugu.

Beste biak, aldiz, euskal administrazioek egun dituzten bi proiektu izarrak

izango lirateke, oso gatazkatsuak suertatzen ari direnak, gainera. Bilborekiko

harremana aurrekoen kasuan bezain nabarmen agertzen ez bada ere AHTk

lurralderen bati mesede egitekotan Bilbori egingo lioke, ahalmen handiko azpiegitura

hauek batez ere metropoli eta hiri handien irisgarritasuna hobetzeko daudelako

pentsatuak, eta horrela bere tamaina eta bere hiri/metropoli izaerarengatik Bilbo

izango litzateke azpiegitura honen onuradun nagusia, bere konexioak hobetzeaz gain

kanpoan Bilborentzat eman nahi den modernotasun irudia indartzen lagungarri

izango delako.

Eibar-Gasteiz autobidea euskal lurraldearen kanpo konexioen hobekuntzari

loturik agertuko litzateke eta zuzenean Bilborekin loturarik ez duen arren, oro har

Euskal Autonomi Erkidegoaren garapenari buruz dagoen planteamendu nagusiaren

barne, hots, Lurralde Antolamendurako Artezpideen filosofiaren barne kokatzen da:

Euskal Herriaren internazionalizazioa bultzatzeko lurraldearen irisgarritasuna hobetu

beharra (irisgarritasuna ikuspegi murritz samar batetik ahalmen handiko bideen

bitartez neurtuz), horrela bere lehiakortasuna areagotu eta inbertsioak erakartzeko

baldintzak hobetzeko. Estatu zein nazioarteko mailako garapen ekonomikoko puntu

eta ardatza nagusiekiko lotura hobea lortu ahal izatea Bilboko hiri-eremua sustatzeko

estrategiaren oinarrizko osagaietako bat da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!