26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

210 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

Sare transeuroparren parte izatea lehen mailako helburu bilakatuko da. Estatu

espainiarraren kasuan (aurrerago VI. 2. atalean sakonago aztertuko dugunez)

Azpiegituren Gida-Planean (MOPT, 1993) aurreikusten diren azpiegitura

desberdinak (estatu eta erregio mailetakoak) bat datoz eta ongi egokitzen dira EBko

garraio eta azpiegitura politikekin (eta hauen gauzapen nabarmenena den sare

transeuroparren egitasmoarekin). Horrek bai Estatuari bai Autonomi Erkidegoei

Batasuneko egitura- eta kohesio-fondoen bitartez proiektu horientzako finantziazioa

eskuratzeko aukera ematen die 26 . Bertoko azpiegitura proiektuentzako ahalik eta

finantziazio gehien lortu nahiak lehia handia piztuko du lurralde desberdinen artean,

honen isla estatu eta erregio desberdinen arteko norgehiagokak, autobiak, abiadura

handiko trenak, portuak, etab. galdatuz.

Azpiegituren finantziazio eta planifikazioari buruzko lanen artean gutxik

dihardute erregioek garraio-azpiegiturako proiektuak planifikatzeko eta ko-

finantzatzeko ahalmenari buruz.

Gómez Urangak eta Etxebarriak (1994, 5-6) aipatutako Azpiegituren Gida-

Plana hartuko dute oinarritzat Estatu eta erregioen arteko erlazio konplexuei buruzko

ideiaren bat eman nahi horretan. Horrela, adibidez:

- Badira azpiegitura asko estatuaren aurrekontuetatik at finantzatuko direnak.

Kasu hauetan erregioek lagun dezakete finantziazioan, nahiz eta beren aurrekontu

murrizketek askotan ekarpen hori eragotz dezaketen Dena den, erregio-gobernuen

fondoak normalean ez dira nahikoak izaten ezein proiektu osatzeko eta, ondorioz, ia

azpiegitura proiektu guztietan estatuarekin akordioetara heldu behar izaten dute.

- Zenbait azpiegituren gain (edo hauen tarte batzuen gain –adibidez, estatu

espainiarraren kasuan autobideen zenbait tarte–) erregio-erkidegoek dute erabateko

eskumena. Baina hauek burutu ahal izateko EBko fondoak beharrezkoak izaten

dira. Hauei buruzko erabakiak Europa mailan hartzen dira; finantza-baliabideak

26 Estatu espainiarraren kasuan finantziazioari buruzko kontu hauen garrantzia baloratzeko nahikoa da

gogora ekartzea zenbait datu: 1986az geroztik, Erregio Garapenerako Europako Fondotiko (FEDER )

fondoen hiru laurdenak inguru (zeintzuk aldi berean egitura-fondoen bi herenak diren) erabili izan dira

garraio-azpiegiturak eraikitzeko, batez ere autobiak eta abiadura handiko trenbideak (Estevan eta

Sanz, 1996, 223-224).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!