26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I. Kapitulua: Espazioaren azterketa kapitalaren internalizazio fase berrian 29

ekonomiak nazio mailan ez ezik mundu mailako espazioetan egituratzen dituzte,

beren artean bai enpresak bai sektoreak ukituko dituen oso lehia bortitza sortuz.

Lehia bortitz horren atzean gertatuko dira doikuntza eta berregituraketa industrialeko

prozesuak.

Globalizaziorako joera honetan industria astuna eta arina gehi fabrikazio

tradizionalena garapen bidetan dauden herrietara zuzentzen ari den bitartean 6 ,

herrialde garatuek doikuntza prozesu sakonak bizi behar dituzte teknologia altuko

sektoreen inguruan antolatuko litzatekeen egitura ekonomiko berri bat garatu asmoz

(Berzosa,1994, 59). Herrialde industrializatuak, beraz, gertatzen ari den mundu

mailako ekonomiaren berregituraketak ekarritako arazoei aurre egin beharko diete;

batzuk errazago ari zaizkio erronka horri erantzuten, besteetan arazo larriak bizitzen

ari dira trantsizio garai honetan, edozein kasutan airean gelditzen den galdera izanik

sektore zaharretako lanpostu galerak sektore berriek konpentsatu ahal izango

dutenentz.

5.- Interesgarria da, bestalde, globalizazioak lehiaren izaera ere aldarazi duela

gero eta gehiago ezagutza eta ikaskuntzan oinarritutako lehia bilakatuz

(Europako Batzordea, 1997). Merkatuko lehian prezioak ez diren faktoreek

garrantzia irabazten doazen neurrian, gizabanakoen, enpresen, erregioen eta

herrialdeen ikaskuntza gaitasuna funtsezkoa bihurtzen da etengabeko bilakaeran

dauden merkatu eta baldintza teknikoei azkar egokitu ahal izateko eta prozesuen,

produktuen eta antolakuntza eren berrikuntzak burutu ahal izateko. Beti ere kontuan

izanda, jakina, globalizazioak berak berrikuntza prozesuaren azelerazioa ekarri

duela.

6 Mundu mailako lehia globala gero eta intentsuagoa izateak arerioak menderatzeko grina biziagotu

die enpresei, honek aurrerabide teknologikoaren azelerazioa ekarri duelarik bai produktu bai

produkzio-prozesuak antolatzeko modu berri eta malguen sarrerari dagokionez. Honen ondorioak

izango dira: (i) erronka teknologiko berriak dakartzan kostu altuak, denek burutu ezingo dituztenak;

(ii) ondasun baten produkzioan lan prozesuaren segmentazioa ahalbidetzen duela; eta horrek, aldi

berean, nazioarteko panoraman lehiatzaile berriak agertzea, laneskuaren kostuan diferentzial bat

sortzen dutenak.

Honek guztiak herrialde garatu zaharren produkzio-egiturari eragiten dio, ez baitira gauza izango

Berriki Industrializatutako Herrialdeen agerpenari alternatibarik emateko (Berzosa, 1994,42).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!