26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

400 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

Abiadura norbaitentzat garrantzitsu izatekotan bidaiarientzako izango da,

merkantzia gehienen kasuan, aldiz, entrega-epeari buruzko fidagarritasuna izaten

baita abiadura baino inportanteagoa.

Abiadura handitze horrek dakarren denbora aurrezkia, hala ere, erlatibizatu

behar da. Geltokitik geltokirako denbora izaten da normalean ematen digutena baina

horri erantsi beharko litzaioke geltokietaraino iristeko behar izango dena (geraleku

gutxiago egonda erregioko herri ertain askok lehen baino denbora luzeagoa emango

dute honetan) eta orobat geltokietatik hiriguneetarainoko tarteak behar duena (AHTk

dituen ezaugarri teknikoek zail samar egiten baitute geltokiak hiriburuen erdiguneko

espazioetan kokatzea). Gainera ez da ahaztu behar bidaiarientzat abiadura

garrantzitsua dela baina berebat prezioa, maiztasuna, erosotasuna, segurtasuna,...

Abiadura Handiko Trena nagusiki bidaiarientzako pentsatuta dagoen

garraiobide bat da; horregatik merkantzien garraiorako AHTk garapen txikiagoa izan

du orain arte eta erabilera mistoko lineak egon dauden arren trafiko mota bi horien

arteko bateragarritasuna ez dago oraindik modu eraginkor batean lortua.

Merkantzien garraioari buruzko kontua honetan azpimarratzekoa da Italia,

Estatu espainiarrak 27 eta Alemaniak linea mistoak dituzten arren Estatu frantsesak ez

duela halakorik, hots soilik bidaiarientzat egokitutakoa dago hauen AHT sarea.

Horrek AHT sare espainiarrak merkantzien garraiorako izan dezakeen

baliagarritasuna izugarri mugatzen du, Iberia Penintsulatik kontinentera ateratzeko

orduan abiadura handiko saretik at geratu beharko bailitzateke.

Edonola ere, eta gorabehera horiek guztiak mahai gainean 28 , Europako

Batzordea 1986az geroztik ari da abiadura handia sustatzen 29 , garraiobide honen

27 Estatu espainiarrean egun funtzionamenduan dagoen AHT bakarra Madril-Sevilla tartekoa hasiera

batean merkantzietarako ere diseinatu zen arren ondoren ezin izan zen horretarako erabili, bagoien

pisuak burdinbideei kalte egiten zielako. Ondoren Madril-Bartzelona AVEa soilik bidaiarientzako

dago diseinatuta, horrek maldak %2.5ean gehitzea ahalbidetzen duelarik.

28 Eta beste zenbait arazo, adibidez estatu-nazioen artean burdinbideez dauden bateraezintasun

teknikoak, estatu bakoitzak hainbat alorretan (elektrifikazioaz, seinaleztapenaz, etab.) dituen

espezifikazio teknikoen ondorio. Horien artean burdinbideen zabalerari buruzkoa egongo litzateke,

bereziki Estatu espainiarrari dagokiona, bere burdinbide neurria desberdina izatean. Neurria

egokitzeak dituen abantailak ukatu gabe (abiadura murriztu eta beraz nazioarteko trafiko lortzea, EBn

hobeto txertatzea), halere izan daitezkeen kostuak ere hartu behar dira aintzakotzat: sare osoa zabalera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!