26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV. Kapitulua: Erregio eta hirien rola: Berrikuntza eta Malgutasuna 137

abantailak diren malgutasuna, arriskuaren minimizazioa edota espezializaziotik

eratorritakoak– maximizatzea ahalbidetzen du; aglomeraziorik gabe, aldiz, abantaila

horiek murriztuak edota, kasurik muturrekoenenan, ezabatuak izango lirateke

transakzioen intentsifikazioak sortzen dituen kostu edota zailtasunak direla medio 23 .

Baina eztabaidak aurrera egin ahala autore hauek beren eredua osagabetzat

hartu eta, 80ko hamarkadaren bukaeran, aglomerazioa bera dinamika industrialen

iturburu izan zitekeeneko aukera kontuan hartzen hasi ziren (Storper, 1995, 199).

Hots, aglomerazioak behin sortuak izan ondoren, komunitate industrialak osatzen

dituzte non garapen teknologikoa eta ezagutzaren dinamika endogenoak gertatzen

diren. Berrikuntza teknologikoaren inguruko kontu honek erabiltzaile-produzitzaile

harremanetara garamatza (hau da, informazio-transakzioak input-output sistema

batean) eta zenbait industrietan, berrikuntzarako, lokalizazioa eta komunikazio arau

aproposak garrantzitsuak direla adierazi nahi du. Honen haritik instituzioen eremura

hurbilduko gaituzte: nahiz eta teorian aglomerazioak kanpo ekonomia potentzialak

gauzatzen diren bidetzat har ditzakegun ezin da ziurtatu merkatuek berez ezta

kontratu mota desberdinek ere aglomerazio industrial bateko transakzio nexusak

arrakastaz koordinatu ditzaketenik. Transakzio horiek –lan merkatuetan, firmen

arteko harremanetan, berrikuntza eta ezagutzaren garapenean– hutsuneak izango

lituzkete instituzio aproposak egon ezean 24 ; (nola hala, puntu honetan

Espezializazio Malguko eskolaren ideia nagusi horrekin bat etorriz). Besteak beste,

honakoen beharra azpimarratzen dute: “institutional infrastructures and social

23 Scott-ek (1994, 107-108) adierazten du zenbait kasutan (bereziki eskala txikikoak eta eduki eta

solaskideei dagokienez aldakorrak diren interakzioak burutzen dituzten produzitzaileen kasuan,

transakzioetan eskala-ekonomiak lortzea eta transakzio prozesuak errutinizatzea zaila izaten denean)

“las economías externas latentes creadas por la división social del trabajo se actualizan solamente

mediante una estrategia de localización en la cual son transformadas y percibidas por los

productores bajo la forma de economías de aglomeración, e.d., mediante agrupamientos

geograficamente polarizados de la actividad productiva”. Eta, ildo horretatik, lanaren zatiketa

sozialaren eta aglomerazioaren arteko konexioan kokatzen du berak hiriaren jatorria kapitalismoan,

hots, produkzio sistemaren dinamikek, berez, kapital eta lan aglomerazioak eskala handian sortzeari

bide ematen dioten momentuan.

24 Scott eta Storper-en lanean (1992) planteamenduaren aurkezpen garatuagoa, eta kulturaren eta

instituzioen garrantziaz sakontzen duena aurki dezakegu. Tokiko lan merkatuan lan eskari eta

eskaintzei buruzko informazioa zabaltzeko edota formakuntza eta birziklapenerako sostengu

instituzionalaren beharraz edota etxebizitza eta garraio arloetan planifikazio eraginkorrarenaz

dihardute bertan. Halaber, aipamen txiki bat egiten zaie tokian txertatutako kulturei, zeintzuek bide

desberdinen bitartez (negozio edo enpresa arauak, langileen ohiturak, hizkuntza espezializatuak ere)

erregio-ekonomia itxuratzen duten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!