26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

208 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

2.3.- Sektore publikoko maila desberdinen partehartzeaz

Honezkero nahikoa argi geratu da sektore publikoak eginkizun garrantzitsuak

dituela azpiegituren alorrean. Dena den, kontuan izan dezagun sektore publikoaz ari

garenean honen baitan dauden maila desberdinak bereizi behar ditugula, hots:

Estatu-nazioak, erregioak eta toki-erakundeak, eta nazioz gaindiko erakundeak

(Europako Batasuna kasu). Azpiegituren arloan behinik behin maila hauek guztiek

izaten dute zeresanik; horregatik iruditu zaigu interesgarri ondoko lerrootan

bakoitzari dagozkion funtzio eta erabakien garrantziaren inguruan jardutea.

Erlazioak konplexuak izanik beren artean menpekotasunik ote dagoen

aztertzeko bide bat finantziazioaren aldetik ekitea izan daiteke. Azpiegitura

proiektu handiak izugarrizko inbertsioak eskatzen dutenez gero askotan maila

“apalenak” (erregioak edo toki mailak, bereziki) beren gainetik daudenen irizpideei

makurtu beharko zaizkie hauek bideratzen duten finantza-laguntzak eskuratu ahal

izateko. Ondorioz, sarritan erregioetako gobernuek edota toki-erakundeek Batasunak

edo Estatuek markatzen dituzten ildoen menpe jokatu beharko dute, bertoko garapen

beharretara hobeto egokituko liratekeen irizpideen araberako azpiegitura politika

erabat baldintzaturik utziz.

Europako Batasunak partehartze nabarmena du eskuartean dugun alor

honetan. Europa mailako azpiegitura sare eraginkorra funtsezkoa da merkatu bakarra

benetan eratu ahal izateko. Sare horien orientabide nagusiak ematea (zeintzuen

arabera interes komuneko proiektuak definituko diren) eta hauen garapenerako

estatuen gida-planen artean nolabaiteko koordinazioa lortzea izango da bere

funtzioetako bat.

Aurrekoa ez ezik merkatu bakarraren sorrerarako estrategikotzat jotzen dituen

proiektuetan partehartze pribatua sustatzeko bideak ere garatuko ditu. Bere helburuak

izango dira, hortaz: administrazio- edota finantza-arriskuak murriztea; eta

inbertitzaile pribatuek interes europarreko proiektuetan neurri handiagoan parte har

dezatela lortzea (EEKK, 1993, 31). Batasunak, beraz, bere estatu-kideen ekimenei

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!