26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 307

deberían ser capaces de alcanzar substanciales ganancias de productividad

manteniendo fijos sus impuestos sobre la renta y alterando la composición del gasto

de la administración desde el consumo público hacia la acumulación de capital

civil” (EJ eta FA, 1996, 9).

Diskurtso eta argudio hauei buruzko gogoetak ez ditugu berriz egingo

oraingoan. Bistan denez, egun nagusi den ildoan sartzen dira zalantzarik gabe, eta

horiei buruz mintzatu gara bai V. kapituluan baita VI. kapituluan ere, azpiegiturak

eta hazkunde ekonomikoaren arteko loturak aztertzen duten atal desberdinetan.

2.1.3.- Jarduketen deskribapen orokorra

a) Egoeraren diagnostikoa

Proposatuko dituzten jarduketak kokatu asmoz egoeraren diagnostikoa egiten

da lehendabizi, hiru atal nagusitan aurkezten zaiguna: (a) EAEko kapital publikoaren

egoeraren diagnostikoa, (b) azpiegituren defizita eta (c) lurralde baztertuak.

Mahaigaineratu ditzagun, laburki, hauetako bakoitzean erdietsitako ondorio

nagusiak.

1.- Lehen atalean, EAEko kapital publikoaren egoeraren diagnostikoan,

60ko hamarkadan hasi eta 1991ra arteko garai aztergai hartuta 15, bi epealdi nagusi

bereizten zaizkigu:

• 80ko hamarkadaren hasiera arte luzatzen dena, ezaugarritzat mota orotako

azpiegituren beharrezko mailatik beherako hornidura larri baten existentzia

historikoa duena (garapen eta hazkunde izugarriko garaian hiritarpen eta

industrializazio bortitzak zekartzan behar berriei aurre egiteko gaitasunik ez zuen

sektore publiko bat eduki izanaren ondorio);

• eta hortik aurrerakoa, zeinean eskumenen deszentralizazioa medio eta

Kontzertu Ekonomikoa berreskuratzeari esker euskal administrazio publikoek 16

15 Hainbat datu estatistiko erabiltzen dituzte nolabait azaleko ezagutza orokor batek suposarazi

liezazkiguke ondorio horiek berresteko, zehazki: Instituto Valenciano de Investigaciones

Económicas-ek Eusko Jaurlaritzarentzat 1993an egindako lana hartuko dute oinarritzat, BBV

Fundazioak argitaratutako datu berriagoekin ere osatuz. Erreferentzia osoak nahi duenak ikus ditzake

Euskadi XXI planean bertan (EJ eta FA, 1996), 27 eta 28. orrialdeetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!