26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

300 VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika

2.- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO (EAEKO) GARRAIO-

AZPIEGITURAKO POLITIKAREN ARDATZ NAGUSIAK

2.1.- EAEn garatutako ildoak, Euskadi XXI plana oinarri hartuta

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioei dagokienez, 90eko hamarkadan

hauek ere azpiegituren ezarketan eta metropolien sustapenean oinarritutako garapen

politiken ildoekin bat egin dute, eta horren adierazgarririk osatuen eta nabarmenena

Euskadi XXI 4 izen laburtuaz (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak –EJ eta FA–,

1996) ezagutzen den planean aurki dezakegu. Txosten hori, hain zuzen ere, izango

da guk atal hau egiteko oinarritzat hartuko duguna, tarteka beste zenbait

dokumentuen aipamenak ere egingo ditugun arren.

Ondoren egingo dugun aurkezpena erraztu asmoz lau azpiatal bereizi nahi izan

ditugu. Horrela lehenengoan, Euskadi XXI Planaren kokapen orokor gisa, bere

aurretiko ekimenak gogoratu eta plana bera horiekiko agertzen duen koherentzia eta

jarraitasuna agerian utzi nahi genuke; bigarrenean, laburki, azpiegiturak eta

hazkunde ekonomikoaren arteko loturak azaltzeko EAEko administrazioek hautatu

duten diskurtsoaren zertzelada batzuk eskaini gura genituzke, Europa zein Estatu

espainiar mailetan nagusi denarekin erabat bat datorrela agerian gera dadin.

Ondoren, Euskadi XXI Planaren jarduketa zehatzetan jarriko dugu geure arreta eta,

beraz, jarduketen deskribapen orokorrari eta planaren kudeaketa eta finantziazioari

buruzko planteamenduaren azterketari ekingo genieke, hurrenez hurren, hirugarren

eta laugarren ataletan.

Aurreratu dezagun, bidenabar, 2.2. atalean Euskadi XXI plan horren osagarri

edota egokitzapentzat har daitezkeen egitasmo berriagoak (sektorekakoak batzuk,

orokorragoak beste batzuk) izango ditugula hizpide, arreta hauek dakartzaten alderdi

garrantzitsuenei zuzenduz.

4 Izen osoa honakoa da: “Euskadi XXI: Plan Interinstitucional de Infraestructuras y Revitalización de

Áreas Desfavorecidas”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!