26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

196 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

beti bestelako erregulazio batzuk dituzte tarteko, arau idatzi nahiz ez-idatziek

bermatutakoak, zenbaitzuk botere publikoak dekretatuak, beste batzuk ohiturazkoak

eta beste batzuk zoliagoak” (Crozier, 1989, 102).

80ko hamarkadan garatutako beste teoria bat contestable markets-en teoria

(Baumol, Willig eta Panzar, 1988), monopolio erregimen batean egonda ere enpresa

bat, inolako batzorde erregulatzaileren partehartzerik gabe, efizienteago egingo

luketen baldintzak zehazteko asmoz. Hurbilketa honen arabera, merkatu batean

produktore potentzialen sarrera eta irteera librea bermatuz gero, nolabaiteko lehia

egoera sor daiteke monopolio egoera mantendu arren (hots, produktoreen

atomizidadeari buruzko irizpide konbentzionala ez da beharrezkoa izango).

Lehiarako erreferentzi nagusia aurkari potentzialak monopolioko enpresaren

esparruan sar daitezkeeneko mehatxua izango litzateke, beti ere kostu

berreskuraezinik ez badago (irteera askatasunak horixe eskatzen baitu, enpresak

merkatua uztekotan inbertsioari loturiko kostuak berreskuratu ahal izatea). Teoria

honek eragin nabarmena izan du desregulazio prozesuen bulkadan, sektore jakin

baten barnean alor eta prozesu desberdinak bereizteari bide eman baitio, ondoren

horien artetik contestable market baten ezaugarriak betetzen dituztenak identifikatu

eta horien desregulazioari ekiteko.

Teoria honen ahultasun nabarmenen artean Gómez Uranga eta Serrano-k

(1996, 133) honako biak aipatzen dituzte: (i) lehiatzaile berrien sarreraren aurrean

operadore nagusiak azkar samar erantzun dezakeela prezioen aldaketa baten bitartez

eta (ii) ekipamenduetan egin beharreko inbertsioen desinbertsio kostuak altuegiak

direnez, kostu berreskuraezinik ez dagoenaren balizkakoa ez dela oso sinesgarria.

Edozein kasutan, ekonomia ortodoxoa lehia egoeraren defendatzaile sutsu

agertzen zaigu eta egun hain hedatuak dauden praktika desregulatzaile eta

pribatizatzaileak ikuskera teoriko nagusi den horren babesean aurkezten zaizkigu

gehienetan.

- Horrela, bada, desregulazioen aldekoek berau bultzatzeko arrazoi

nagusitzat lehia handiagoa lortzeko bide izatearena aurkezten digute, lehia egoera

bezala ulertua, hots: eskuhartzerik ez eta praktika monopolistarik ez. Baina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!