26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorio Nagusiak 467

izango dituzte, harekiko hurbilagoak izaki, lotura eta ezagutza sakonagoak dituzten

heinean. Lehiarako abantailak hobeto identifikatu eta garatzeko orduan zein

kontsentsuak lortzeari dagokionez gaitasun handiagoa izango omen dute.

• Estatu-nazioak, haatik, badaki globalizazioaren eskutik datozen

subiranotasun lagapenez gain bere higadura prozesua lasterragotu dezakeen bigarren

elementuak erregioetan/nazioetan duela jatorria; eta horren aurrean izango duen

erreakzioa eta jokabidea funtsezkoa izango da erregioaren bilakaerarako. Estatuaren

eta erregioaren (edo Estaturik gabeko nazioaren) artean harreman ez egonkor eta

kontraesankorrak gertatzen direneko egoeratan, Estatu zentrala tinko atxikiko zaio

bere botereari, erregio horien subiranotasun nahien garapena oztopatuz.

Halere, baliteke batzuetan Estatua baino maila “txikiagoko” erregulazio-

esparruak eraginkorrak suertatzea kapital transnazionalarentzat, bereziki kasu

horietan zeintzuetan herritarrek, izaera historiko, politiko, kultural, sozial edota

ekonomikoko zioak direla medio, Estatu-nazioaren legitimitatea zalantzan jartzen

duten. Agian honelako egoera batean Kapitalak hobeki ikusiko luke gatazkarik

gabeko lurralde politikoki “desegituratuago” bat, eraikuntza europar neoliberalari eta

joera globalizatzaileari tinkotasun handiegiaz oldartzen ez zaien neurrian.

• Gero eta globalagoa den mundu honetan tokikoak ere (hots, Estatuez

azpitiko espazioak) badu, beraz, leku garrantzitsua. Nazioarteko Lan Zatiketa

Berriaren araberako berregituraketa prozesu sakon honetan arrakasta handiagoa

izango dute ekonomia berriztatzaile eta moldakor baten garapenerako ezaugarriak

eskaintzen dituzten lurraldeek. Tokiko espazioen potentzialitate endogenoek nagusiki

berton txertatuta dauden lan indarra eta ingurune enpresarial baten existentziarekin

dute zerikusia. Potentzialitate horiek ahalik eta hobekien erabiltzea izango da tokikoa

sustatzeko aukeraren helburua.

Tokikoaren aldeko jarrerak oso planteamendu desberdinetik iristen zaizkigu.

Alde batean globalizazioaren sustatzaile eta defendatzaile sutsu diren batzuek

agertzen dute tokiko espazioen probetxatze alderako interesa. Baina, bestalde,

espazio txikiago horien sustapenean merkatuaren indarrek gidatutako globalizazio

horren ondorio basatiei aurre egiteko bidea ikusi dutenak ere egongo lirateke:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!