31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

Petroliozko eta gas butanoko sukaldeak ekoizteari utzi gabe ere,

1963an hozkailuak ekoizteari ekin zioten, horretarako orduko

Talleres Arrasatekin (gaur egungo Fagor Arrasate) elkarlanean

aritu ziren. Baita lizentzia bidez Italiako etxetresna enpresa

batzuekin ere.

Lizentzia bidez jasotako jakintza gerorako oinarri izango zen,

behin lizentziak bukatuta euren kabuz lan egiteko gai izatea zen

helburua. Horrela, 1963.urtean jadanik ikerketa eta garapenerako

inbertsioak egiten hasi ziren.

1960. urtean eta gobernutik zetorren gas kontsumoa bajatzearen

neurriarekin batera Ulgorrekoek euren produktu abanikoa

handitzea erabaki zuten. Sukaldeez gain, diseinu italiarreko

sukalderako altzariak egiten hasi ziren 1962an. Labadorak

komertzializatzeari ere ekin zitzaion, hala ere produkzio

propioari 1967an eutsi zioten. 1970. urtean Garagartzako

lantegia zabaldu ostean eta Italiako patente batzuei esker

ontzigarbigailuak ekoizten hasi ziren.

Ulgorreko lehen urteak ez ziren oinarrizkoak izan soilik

aspektu ekonomikoari dagokionean, berebiziko garrantzia izan

zuen balore eta egite kooperatiboak abian jartzeko ere. Beraz,

Ulgor beste kooperatiben umetoki izan zela esan daiteke, bertako

langile eta diru fondoak jarri zituzten Lan Aurrezki kutxa (gaur

egungo Euskadiko Kutxa), Eskola Profesionala (gaur egungo

Mondragon Unibertsitateko GEP) eta Lagun Aro. Baita Ikerlan

teknologi zentroa ere.

Orduko kooperatiben elkartasuna Ularco taldearen eratzean

gorpuztu zen 1964an. Ordurako, Lankide Aurrezkiak laguntza

finantzario eta ekonomikoa bermatzen zuen eta kooperatiben

arteko erkalana geroz eta estuagoa zen. Horrela Ularco Complejo

Industrial Cooperativo izenaz eratutako taldeak 1962 urte arte

bitartean sortu ziren kooperatiba industrialak bateratzeaz gain

enpresa arloa eta soziala sendotzea zuen helburu.

Taldeko kooperatibek autonomia apur bat galduko bazuten ere,

abantailak ugariak izango ziren. Interdependentzian oinarrituko

ziren printzipio eta baloreak

Enbrioi eta hastapen haietatik orain ezagutzen dugun MCC sortu

zela esan dezakegu, maila apalagoan baina helburu berdinekin.

Esperientzia hasi berriak asko zuen eskaini eta betetzeko:

soldata duina, pertsonarekiko errespetua, barne demokrazia,

jabetza kolektiboa. On Jose Mariak behin da berriz

errepikatutako "estruktura aldaketek" forma hartzen ziharduten,

bere hitz eta ekintzek gizartearen babesa zuten errealitate

bihurtzen ziren einean.

98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!