31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasate eta Fagor Taldea

Lanean diharduten arren oraindik fisikoki ez dira kokatu; epe

laburrean Arrasateko Uribarri auzoan dagoen lehengo Trefasa

tailerrean kokatzeko asmoa dute, eta bertan, bulegoak zein

ikerketara bideratutako tailer txiki bat izango dute.

5. Fagor Arrasate- Proin fusioa

Proin S.L Pasaian sortu zen 1967. urtean. Sortzaileak lau

bazkide izan baziren ere poliki-poliki bakoitzak bere bidea

hartu zuen, azkenik jabe bakarra geratu zen arte. 1968. urtean

Donostiara aldatu zuten egoitza. 1984. urtean Fagor Arrasatek

erosi zuenean S.A izaera hartu zuen. Proin S.L enpresa likidatu

eta Proyectos Industriales Proin S.A. sortu zuten.

5.1. Produktua

Hasieratik eta gaur egundaino Proinen ebaketa lerroak

diseinatzen dira, materiala erosi eta beste guztia subkontratatu

egiten da; planoak eta materiala tailerretara bidali eta bertan

muntaia egiten dute. Horregatik Proinek ez du tailerrik,

bulegoak bakarrik ditu: bulego teknikoa, administrazioa eta

erosketa saila. 1984. urtean Fagor Arrasate Koop. E-ko

zuzendaritzak salgai zegoela ikusirik aukera ona zela pentsatu

eta erostea erabaki zuen; produktu bera zen arren lan egiteko

modu ezberdinak ikasteko aukera ona eskaini zion Arrasateri.

5.2. Fusioa

Proin-eko langileak kontratatuak ziren baina sartzen ziren

langile berriak Fagor Arrasaten bazkide egiten zituzten.

Azkenean 2000. urtean integratzearen aldeko apustua egin zen,

egoera aztertu ostean aldeko puntuak kontrakoak baino gehiago

ziren. Pertsonal sailean lana gehituko bazen ere abantaila

kontable eta fiskalak, egiteko modu eta lan sistema bateratuak

dena errazago egiten zuen. Bestetik, langileei ere bazkide

izateko aukera eskaintzen zitzaien.

“...eta zergaitikan ez dezute

eskaintzen, guk esango degu baietza edo

ezetza, baina beste batzuei esaten zaien

bezala;... azkenean eskaintza egin zuten

eta batzuk hartu gendun eta beste batzuk

ez.” (Antton Leunda)

Gaur egun 3 langile izan ezik beste guztiak bazkide langileak

dira. 2000. urteaz geroztik Kontseilu Soziala dute. Markinan

bezala egiten dute, kontseilutxoetako ordezkariak Arrasatera

joaten dira Kontseilu Sozialeko batzar iraunkorrean parte

hartzera. Bazkide ez diren 3 langileek delegatu sindikala dute.

Halere, beste guztiek bezala konbenioz aldatu beharra eduki

196

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!