31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

3.Arrasateko Kooperatiba Esperientziari begiratua

Ezagunak dira kooperatibak Euskal Herrian. Aldi berean, gure

kooperatibak ezagunak dira mundu osoan. Izan ere, industria

arloan, seguruenik munduan izan den eta oraindik dirauen

esperientzia nabarmenetakoa eskaintzen du euskal

kooperatibismoak. Horregatik eztabaidagai eta ikergai izan dira

hemengo kooperatibak bai kanpoan zein gure artean. Jarraian,

laburki bada ere horren berri emango dugu. Bi zati bereiztuko

ditugu.

3.1 AKE: tentsioen esperientzia bat

Euskal kooperatibismoaren tradizioa 10 1936ko Espainiako gerra

zibilaren aurrekoa dugu. Gerra aurreko ELA eta UGT sindikatuen

inguruko ekimenetan kokatu izan da bere jatorria. Dena den,

gerraostean sortutako Arrasateko esperientzia izan da euskal

kooperatibismoan ekimen nagusia.

Arrasateko kooperatibismoaren ibilbidean bertan hainbat

ikerlarik aurkitu dute kooperatibarekiko atxekimendu eza edo eta

motibazio sozialen desgasteren bat. Greenwood eta Gonzalez-ek

“Goikoak” eta “behekoak” garbi bereizten dituen diskurtsoa

aurkitu zuten Arrasateko kooperatibetan, eta diskurtso horretan

oinarritutako kultura bat, bazkideen arteko berdintasuna ukatzen

duena 11 .

Cheney dugu antzeko aurkikuntzak egin dituen beste ikerlari bat

12 . Bere ustean, balore kooperatiboak ahultzen eta

korporatiboagoak indartzen ariko lirateke gaur Arrasateko

kooperatibetan. Enpresa kultura berriak dakartzan kudeaketa

eredu parte-hartzaileen bidez, demokrazian sakontzen ari dela

pentsa liteke, baina ez dirudi hala suertatzen ari denik.

Kudeaketa eredu berrien ondorioz, nork bere lanpostuan duen

parte-hartzea indartu egin da, baina parte hartze

instituzionala, kooperatibek berezkoa dutena, sufritzen ariko

litzateke. Lanpostuko parte-hartzearen eta parte-hartze

instituzionalaren artean, harreman kontraesankorra ikusten du

autore honek. Autonomia profesionala eta autonomia politikoaren

bateragarritasuna da zalantzan jartzen dena. Gainera, enpresa

eredu berriak arrasto mesfidati bat lagatzen du langileen

artean, eta ondorioz, gerora etor daitezkeen proposamen osoago

edo integralagoen aukerak erretzen dira.

10 Arrieta, Leire eta beste: El movimiento cooperativo en Euskadi (1884-1936),

Sabino Arana Kultur Elkargoa. 1999.

11

Greenwood D.J. eta Gonzalez J.L., Industrial Democracy as Process:

Participatory Action Research in the Fagor Co-operative Group of Mondragon,

Stockholm, The Swedish Centre for Working Life, 1991.

12

Cheney,George: Values at work: Employee Participation Metes Market Pressure

at Mondragón, Ithaca, NY, Cornell University Press, 1999.

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!