31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

2.1 Demokraziaren gainbehera edo degradazioa

Kooperatibek euren sorrerako izana denboran zehar galtzeko

arriskua izaten dute. Enpresa arloa garatu beharrak eta

merkatuan lehiatu beharrak galbidera daramatza. Koherentzia

ideologikoari eusteko, zein demokrazian oinarritutako arau

sistemari eusteko zailtasunak izaten direla garapen maila jakin

batekin. “Utilitarismoaren eta sistema normatiboaren arteko

talka” litzateke Meisterren ustez. Honek zera erakutziko liguke:

gaurko kooperatibismoak bizi duen ustezko krisia, edo

kooperatibismoaren inguruan dagoen krisi sentsazioa, ez dela

berria.

Meisterrek planteatutako galderari erantzun beharrak bete betean

garamatza kooperatiba taldeetako edo erakundeetako botere

harremanak aztertzera. Horretarako izaera ezberdineko hainbat

talde monografikoki aztertu zituen Meisterrek: lan komunitateak,

nekazal kooperatibak eta aisialdiko elkarteak. Aztertutako

taldeetako kideak gazteak ziren kasu batzuetan, eta ez hain

gazteak beste batzuetan.

Hona hemen autoreak bere lanean aztertutako kooperatiben hainbat

datu eta ezaugarri:

- Inkesta bat, 520 talde kooperatibo eta aisialdiko elkarteei

eginikoa, guztiak Italiako Iparraldeko nekazal zonaldean

kokatuak. Talde hauek historia luzea zuten, 1870-80tik

bizirik zirauten eta. Guztira, 28 komuna txikiz osatutako

50.000 biztanleko populazio eremua zen. Era guztietako

kooperatibak zeuden: kontsumo kooperatibak, mutuak,

nekazaritzarako makinaria produzitzeko kooperatibak,

ganaduaren asegururako kooperatibak… Industrializazioak

nekazal eremuan eragindako krisi sozial eta ekonomikoari

erantzun gura zioten guztiek, eta krisi honek eragindako

buruhausteei: prezioen bat bateko gorabeherei, enpleguen

ezegonkortasunari, karitatea helburu zuten erakunde

tradizionalen ahultasun hazkorrari… Gehienak ideia

sozialisten eraginpean jaio ziren. Modu honetan, 521

kooperatiba sortu ziren, eta haietatik 145 bizirik zeuden

inkesta egin zenean, hots, 1956an. Beraz, taldeetako asko

desagerturik zeuden, eta honek ere, autorearen ustean,

eskaini dezake irakasbiderik, batez ere biziraun dutenek

erakutsi dezaketelako zelan egin duten.

- 27 lan komunitateen gainean eginiko azterketa bat, komunitate

horien maila demokratikoa aztertzea helburu zuena.

- Beste inkesta bat, lau etxebizitza kooperatibatan

burututakoa.

Aniztasuna da nagusi aukeratutako unibertsoan, baina talde

guztiek komunean duten aspektu garrantzitsu bat seinalatzen digu

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!