31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Gure ikerketaren fokua Arrasateko Kooperatiba Esperientzian

dagoen arren, lehen kapitulu honetako lehen orrialdeetan

kooperatibismoari begiratu orokorragoa eginez hasiko gara.

Aurrerago, 2.puntuan kooperatibagintzaren tentsio bikoitza

izango dugu aztergai eta Meisterrek landutako teoria aztertuko

dugu. Azkenik, kapitulu honen azken orrialdeetan, hirugarren

puntuan, Arrasateko Kooperatiba Esperientziara hurbilduko gara

hainbat autorek esperientzia horren gainean egindako lanak

laburtu eta aztertuz.

1. Kooperatibismoaren bi logikak

Kooperatiba definitzeko orduan hainbat definizio azter

genitzake, baina nazioartean hedatuena Nazioarteko Aliantza

Kooperatiboak eskaintzen diguna da.

“Una cooperativa es una asociación de personas

que se han unido de forma voluntaria para satisfacer

sus necesidades y aspiraciones económicas, sociales y

culturales en común mediante una empresa de propiedad

conjunta y de gestión democrática”. 1

Kooperatibak izaera bereziko enpresak direla esan dezakegu, izan

ere euren jardun ekonomikoari bestelako balore batzuk

txertatzeko ahalegina egiten dute.

Hori dela eta hainbat autorek zein adituk kooperatibismoaren

izaeran eta definizioan bi logika aitortzen dituzte: logika

ekonomikoak alde batetik eta logika etiko-soziala bestetik.

Esate baterako Iñaki Heras EHUko irakasleak bere “Txanponaren bi

aldeak” lanean jasotzen duenez:

“Agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza

eta ekoizpen- bideen gaineko langileen jabetza

sustatzen duen doktrinan oinarrituriko enpresak dira

kooperatibak. Doktrina horren arabera enpresaren

helburua ez da mozkinak edo irabaziak maximotzea,

gizartearen beharrei erantzutea baizik” 2

Azkarragak bere tesi lanean azaltzen duenez kooperatibismoaren

funtsa: “logika ekonomikoa eta proiektu etiko-sozialaren

bateratzeko ahalegin dinamiko, ireki, inperfektu eta amaiezina”

da. Pertsonen autonomia garatzeko tresna ere izan daiteke;

“erabakimena. Erabakitzeko gaitasuna modu orekatuagoan banatzea

bilatzen duen egitasmoa da proiektu kooperatiboa” 3

1 Iturria: http://www.ica.coop/es/.

2 Heras, Iñaki: Txanponaren bi aldeak, ekonomiaren mito eta elezaharrak.

Alberdania, 2003. 179.orrialdea.

3 Azkarraga Etxagibel, J.: Identitate kooperatiboaren bilakaera: Arrasateko

Kooperatiba Esperientzia. Tesia. 5. Kapitulua. 2006

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!