31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

Eliza eta batez ere Union Cerrajera ziren herriko bizitzaren

zentro, bertako langileek, etxebizitzak, ekonomatoa,

haurrentzako eskolak eta

gizarte segurantzaren

funtzioa betetzen zuen "Caja

de Auxilios" bezalako

zerbitzuak

zituzten.

Gainontzekoek aldiz ez zuten

ikasteko aukerarik eta

premia sozial handian bizi

ziren.

Gerra ostean eta pizkundeari

lotuta baldintza konkretu

eta batez ere On Jose Maria

Arizmendiarrietaren bisio

eta egitekoek Arrasaten izan

zuten bere fruiturik

emankorrena. Gaur egun

munduan ezaguna den

Arrasateko Kooperatiba

Esperientzia, egun MCC 45

izenez ezagutzen duguna.

1.1 J.M

Arizmendiarrietaren

eragina 46

1.1.1 Gerraosteko

ingurune historikoa

Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga

1915eko apirilaren 14an jaio zen Barinaga

auzoko Iturbe baserrian, Markinan (Bizkaia).

Lau neba-arrebetatik zaharrena izanda ere,

bere oinordekotzari uko egin zion eta apaiz

ikasketei ekin zien, hamabi urte zituela.

Gaztetandik zetorkion bokazioa:

Arizmendiarrieta, kooperatiben sortzaile eta

pentsalari pertsonalistaz gain, apaiza izan

zen batez ere.

Apaiz ikasketak Artean (Bizkaia) hasi zituen,

eta 1931n Gasteizera joan zen, Barandiaran,

Lekuona, Oniandia edo Pildain irakasle izango

zituen Seminario Nagusira. II. Espainiar

Errepublika jaio berria zela iritsi zen

Arabako hiriburura. Garai itxaropentsu eta

baikorrak ziren, eta, testuinguru historiko

berriak eskaintzen zituen askatasun eta

eskubide berriekin, euskal kulturaren

Pizkundean bete-betean murgildu zen. Gisa

horretara, urte horietan arlo sozial,

linguistiko eta kultural ugari landu zituen:

antzerkia, poesia, itzulpena, Eguna historiako

lehen euskarazko egunkaria eratzea…

Halere, Francoren tropa nazionalak 1937ko

ekainaren 17an Bilbora iritsi zirenean,

Arizmendiarrieta atxilotu eta kartzelaratu

egin zuten. Bere lankideari heriotza zigorra

ezarri zioten baina bera aske utzi zuten.

Tropa nazionaletan atxikitzera behartu zuten.

Ezagutu zutenek gerrako pasarte horrek betiko

aldatu zuela zioten.

Seminario Nagusiko ikasketak amaituta,

Gasteizko apezpikuak Arrasateko parrokiara

bidali zuen, laguntzaile gisa. Arrasatek,

mendeetan burdinaren hirigune izandakok, garai

hartan 8.000 biztanle inguru zituen. Gerraren

biolentziak moralki eta ekonomikoki lur jota

utzi zuen herria: familia apurtuak, gosea,

gorrotoa, langabezia. Herria gerraren

irabazleen aldekoen eta galtzaileen artean

apurtua zegoen, zauriak oraindik bizi-bizi

zeuden. Egoera horretan zail zeukan

Arizmendiarrietak protagonista neutral eta

bakezale izatea. Dena den, oztopo ugari

aurkitu bazuen ere, gerrak utzitako haustura

hori gaindituz elkartze berri baten bidetik

jardun zuen bere abade bizitzan zehar.

1936ko iraila eta 1939ko

apirila bitartean gorigorian

bizi izan zen Gerra

Zibila Arrasaten. Eskolak

erdi hutsik zeuden, batzuek

erbestera ihes egin behar

izan zuten eta kaleak,

plazak eta etxebizitzak

tropen esku zeuden. Baina

1939ko apirilean gerra

zibila amaitu bazen ere,

pobrezia ez zen desagertu,

II.Gerra Europarra hasi

baitzen urte bereko udan,

eta hala ogia, lekaleak eta okela bezalako oinarrizko elikagaien

45 Ikus III.kapituluko 4.puntua.

46

Arizmendiarrietaren pentsamendua, nahiz eraldaketa proiektuan sakondu nahi

izanez gero, Agirre, N. eta beste: Lankidetza. Arizmendiarrietaren eraldaketa

proiektua. Lanki Ikertegia. 2001

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!