31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Eraikitzaile-pragmatikoa

Hauek ez dute lehenaldia idealizatzen. Sasoi batean ere

denetarik ei zegoen. Atzera begiratu beharra dago, bai, baina ez

berau idealizatzeko, baizik eta orduko pentsamendu eta egiteko

moduetatik ikasi eta gaur egunera ekartzeko. Gaur egun

planteamendu ideologikoa falta dela uste dute. Gaur egungo

kooperatibagintza izango dena egiten asmatu beharra dago,

belaunaldi berriei erakargarri egingo zaien zerbait eraiki

beharra dago. Kooperatibagintza bidegurutzean egon arren

etorkizunari baikor begiratzen diote eta, gainera, etorkizuna

eraikitzeko prest agertzen dira, protagonista sentitzen dira.

Diskurtso honen atzean aurkitu ditugu etorkizunera begirako

argumentu propositiboenak. Kooperatibagintzaren norabidea kezkaz

bizi dute, baina kooperatibagintza eraberritzeko egin beharreko

batzuk zeintzuk diren argi dituzte. Belaunaldi berriekin

konektatu beharra dago eta horretarako formazio kooperatiboa

eskaintzea litzateke lehen urratsa. Kooperatibagintzan sakondu

beharra dago. Demokrazia kooperatiboa landu eta gaurkotu, bai

dimentsio instituzionalari nahiz lanpostuko partehartzeari

dagokionean.

Ildo beretik, barrutik kanporako kooperatibismo bat egin behar

dela diote. Kooperatiba bera eraberritu eta biziberritu beharra

dago mundu edo ingurune justuago bat eraikitzen hasteko.

Kooperatibak gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dituzte.

Etorkizunean, kooperatibagintza “asmatzen”, eraikitzen

jarraitzea gustatuko litzaieke. Mantentzeaz haratago, sakontzeaz

eta aurrera egiteaz mintzo dira. Kooperatibagintzak nondik nora

jo behar duen argien dutenak kokatzen dira diskurtso honen

atzean.

Atal teorikoan landu ditugu Azkarragak bere tesi lanean

identifikatutako kooperatibagintzaren gaineko lau diskurtsoak.

Haiek gogora ekarri eta guk landuko ditugunekin konparatzen

saiatuko gara. Azkarragak Tradizionalismoa edo jarrera

esentzialista moduan kalifikatu zuen diskurtsoaren baitan galera

sentimendua gailentzen zen. Guk Fagor Arrasaten aurkitu dugu

galera sentimendurik, bi diskurtsotan kokatu dugu elementu hori.

Etsipenaren diskurtsoan eta eraikitzailearen baitan jarrera

nostalgikoaren barruan aurkitu dugu sentimendu hori. Eta

azkenik, neurri apalago batean aurkakotasunaren diskurtsoaren

baitan ere suma daiteke galerarik.

Erlatibismoa edo jarrera postmodernoa da Azkarragak

identifikatutako beste diskurtso bat. Hauentzat, jada zaila da

zentzu oinarri komuna eraikitzea, eta maila funtzionalean

bakarrik ulertzen dute kooperatibagintzak egin dezakeen

ekarpena. Jarrera hori oso lausoki ikusi edo sumatu dugu Fagor

Arrasateko kolektiboan, baliteke etsipenaren diskurtsoan zein

491

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!