31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Asanbladako partehartzea eta opariak

Asanbladara joateagatik oparia ematen dutelako joaten omen da

jende gehiena. Gainera, denbora gutxi egin eta oparia jaso

ostean alde egiten ei dute. Benetan jende gutxik aitortzen dio

Batzar Nagusiari teoria mailan duen garrantzia maila.

“hemen jentia faten da ardaua emoten dabelako.

Baina igual ardaua emoten ez dabenian, igual ez doia

inobe. Jentia fan, ein hamabost minutu eta alde.”

(ET1;H6)

Dena dala, badago urtero ia kalerik egin gabe bertaratu direnak.

Halere, 1-3 partaidearen iritziz ere jende askok egiten du huts

urteko batzar nagusira edo eta ordezkaritza bidaltzen du.

”nik, urte danetan egon naiz, eztot sekula kale

ein. Bai, soldau nenguan urtien. Bestela eztot sekula

kale ein. Baine jente askok eitten dau kale edo beste

bateaz bialdu txartela.” (ET1;H3)

Urteko batzar orokor guztietara joaten dena zergatik joaten da?

Zerk bultzatuta?

Kooperatibaren egoera zein den ezagutzeko kezka izan daiteke

batzar nagusira joateko motibazioetako bat. Baina baliteke

arrazoi nagusia bertara joatea bazkideen erantzukizuna delako

izatea. 1-3 partaidearen iritziz bazkide guztien erantzukizuna

da batzar nagusietara joatea.

”bueno, beti interesgarrixa da enpresien

balantzia edo, danaz ez naz enteretan, beste batzuk

enterauko die baine, parte bateaz behintzaet bai. A

fin de kuentas nik uste dot erantzukizun bat dala

hara fatie. Erantzunkizun faltia da ez jutie. Neuri

pentsetan jat. Oin bai, suertau leike derrigorrezko

gauzan bat eta ezin jun. Baine, uste dot normalien

danok jun biher eukiela.” (ET1;H3)

Asanbladara ez joatea sentimendu faltaren sintoma dela uste du

1-1 partaideak. Proiektu bateko kide ez sentitzea eta motibazio

indibidualak baino haratagoko ezer ez sentitzea dira bazkide

honen ustez asanbladarekiko interesik ez agertzeko arrazoietako

batzuk.

“sentimentu faltie. Eta bueno, sentimentu

faltie, sentimentuak e, gauza onak dauzenian eta

gauza txarrak dauzenien. Zetarako, ba lehen esaten

nauen, proiektu hori eta ilusiño hori aurrera

eruateko. Baina, bueno, hor esaten dia urteko gora

beherak guztiek hor. Eta ezen interesik ez, hortan

interes bakarra dauko, fondon bat eruen, eztotzo

inporta nundik eta zelan etorten dan ez, ez… etzo

294

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!