31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Zentzuen bilakaera: zentzu krisiaz

oreka zail horren emaitza dugu kooperatibismo modernoa.

Arrasateko Esperientzia ekonomikoki arrakastatsua dugu, baina

Azkarraga Etxagibelek zentzu eta identitate krisi baten

aurrean gaudela diosku.

5.2.1 Zentzuez, motibazio-iturrien ahultzeaz

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak bere hastapenetatik egin

dio arrazionaltasun instrumentalari tokia. Proiektua aurrera

eramateko ezinbestekoa izango da enpresa eraginkorrak egitea,

bestela ez dagoelako uztarriaren beste aldea (alderdi soziala)

garatzerik. Halere, benetako arrakasta bien uztartzeak ekarri

du.

“Hori bai, AKEren arrakasta ez dator

arrazionaltasun instrumentalari (efikaziari)

aitortzen zaion obedientziatik eta bestelako

irizpideei uko egitetik. Arrasateko

kooperatibismoak pragmatismoaren eta zentzuen

arteko loturari zor dio bere indarra (...)” 57

Urte guzti hauetan kooperatibismoarekiko atxikimendu

ideologikoak iturri ezberdinetatik edan izan du:

• Hasieran, konpromiso kristaua egon da kooperatibista

askoren sakoneko motibazioetan.

• Sozialismoan edo klase-kontzientzian sustraituriko

atxikimendua beste askorentzat ere iturri izan da.

• Herrigintzarekiko atxikimendua. Hainbatentzat euskal

eremua izan da abiapuntu eta helburu.

Enpresa jarduna zentzuz hornitzeko gai izan den sakoneko

motibazio bat egon da: “Pertsonek euren bizitza eraiki eta

egituratu dute kooperatibismoaren hondoan aurki daitekeen kode

moral-kristauari, kode sozialistari eta euskal-herrigintzari

jarraiki.

Bulkada horiek pisu eta indar ezberdina izan dute garai

historiko bakoitzean eta protagonista bakoitzaren barne

unibertsoan. Azkarraga Etxagibelek aipatzen duen moduan,

badirudi hasierako belaunaldiek aurkezten dutela garbien

erlijio-motibazioa; 70ko hamarkadan euskal-herrigintza eta

sozialismoa nagusitu zirela. Eta 90ko hamarkadatik aurrera

enpresa-pragmatismoarekin egiten dugula topo nagusiki. Beste

indar-motibatzaileak motelduta, desgaste moduko bat biziko

genuke, eta pragmatismorako joera nagusituko litzateke.

Halere, baieztapen hori gaur egunera ekarriz zaila egiten zaigu

57 Azkarraga Etxagibel, J. op.cit. 39.orr.

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!