31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1968-1975

2.2 Grebak: kanpo eta barne arrazoiak

Kooperatibak handituz zihoazen eta langile berri askok ez zuten

sistema kooperatiboaren nondik norakoen berririk. Sortutako

lanpostu askoren balorazioa ere egin gabe zegoen eta kooperatiba

bakoitzak bere metodo eta irizpideen arabera egiten zuen

balorazioa. Desberdintasun horiek zirela-eta, 1971n Ulgorren

lanpostuen balorazio sisteman aldaketak ezartzea nahi zuen

langile talde txiki bat greba antolatzen aritu zen, baina ez

zuen erantzun masiborik izan. Orduz geroztik 2 greba mota

bereizten dira araudian: kanpo arrazoiengatik eta barne

arrazoiengatik egindakoak. Kanpo arrazoiak Euskal Herri nahiz

Espainiako lan arloko gaiak izan zitezkeen. Barne

arrazoiengatiko grebak aldiz, kooperatibari egindako eraso

bezala kontsideratuko zen ordutik aurrera, eta mota horretako

grebak bultzatzea zigortzeko edota kaleratzeko arrazoi bihurtu

ziren. Izan ere, barne arazoak konpontzeko beste bide batzuk

bazeudelako, Kontseilu Sozialaren bitartekaritzaz adibidez.

2.3. Lanpostuen balorazio txostena

1965ean egin zen soldaten indizeen azterketa, baina ez zegoen

kooperatiba arteko sistema bateraturik. Eskulan zuzeneko postuek

indize fijo bat zuten, ez ziren kontuan hartzen langileak

lortutako emaitzak. Administratzaile eta zuzendariei zegokienez

aldiz, beste sistema bat zuten. Lanpostuak zuen indizea igo

zezakeen norberak lortutako emaitza onei esker. Lanpostuen

arteko desberdintasun horretaz gain, kooperatiba bakoitzak era

desberdinean aplikatzen zuen, eta langileak kooperatiba batetik

bestera mugitzerakoan arazoak izaten ziren indizeen aldaketekin.

Arrasaten ez zuen lanpostuen balorazio berriak asko eragin.

Honako testigantzak jaso ditugu Arrasatek balorazioekiko eta

ondoren etorriko den grebaren inguruan izandako jarrerari buruz:

2.4. 1974ko ekainaren 27ko Greba

Aipatu Lanpostuen Ebaluazioa zela-eta, Ulgorreko kateko

langileak batez ere, ez zeuden ados jasan zuten indize

aldaketarekin, eta beste eskakizun batzuen artean erabaki hori

errebisatzea eskatzen zuten. Bertan sortu zen protestaren

nukleoa, eta tira-bira handiko egun batzuen ostean, 1974ko

ekainaren 27an, arratsaldez, 400 langile inguru kalera irten

ziren. Gehienak Ulgorrekoak ziren arren bazeuden Fagelectrokoak

ere. Arrasatera aldiz ez zieten sartzen utzi.

“Ikusi gauen hori bueltioi hasi biher

ziela eitten da. Gu ez gazak ados

horreaz jokabide horreaz, da gure

terrenotik ez dotsau itxi biher pasetan,

gure badaue Fagorren ibili dittezela.

Eta Elektronikakuek Elektronikan, baiña

169

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!