31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1996-2002

nos van a producir en un futuro próximo.”

(2001eko Memoria)

Urte gutxiren buruan beraz, grafikoan ikus daitekeen bezala,

langile kopuruak gora egin du, aurretik pasatako krisiak,

aurrejubilazioek eta pasatako estutasunek plantilaren gaztetzea

ekarri dute, azken urteotan langileriaren batez besteko adina

nabarmen jaitsiz. 2002. urte honetan langileriaren batez besteko

adina 41 urtekoa da.

2.3. Subkontratazioaren gorakada eta bere bi aurpegiak

Gorakadei erantzuteko ezinbestekoa izaten da jende berria

kontratatzea. Sistema horren osagarri, krisi sasoian arazo

gutxiago sortzen dituen sistema subkontratazioa da. Laurogeiko

hamarkadaz geroztik nahikoa ohikoa zen hainbat lan kanpoko

enpresen esku uztea.

Subkontratazioak bere alde onak baditu, besteak beste,

estruktura gutxitzea edota negozio eta langileen espezializazioa

dakartzalako. Baina bada subkontratazioaren alde ilunak

nabarmentzen dituenik: kalitatearen beherakada, denbora gehiago

itxaron beharra, eta prezioa, beste batzuen artean.

1997tik aurrera subkontratazioa indartu egin zen,

gainsaturazioak atzerapen garrantzitsuak eragiten zituelako, bai

diseinuan eta bai muntaian.

3. Nazioarteratzea

MCC-ko politikei jarraiki, 1999. urtean AEBetan enpresa bat

erosteko saiakera egin zuen Fagor Arrasateko zuzendaritzak;

azkenean, delegazioak irekitzea komenigarriagoa litzatekeela

erabaki zen. Aurreko kapituluetan ikus daitekeenez Fagor

Arrasatek beti saldu izan du estatutik kanpora, nahiz eta makina

erreminta sektorean konpetentzia maila oso altua den. Halere,

urte hauetan Fagor Arrasatek, MCC-ren politika orokorrak

jarraituz, inoiz baino gehiago landu du nazioarteratzea.

193

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!