31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

tamainaz ez handitu. Baikorren agertu dira beste behin ere

belaunaldi honetakoak. Halere, paradoxiko xamarra dela iruditzen

zaigu, izan ere, etorkizunean gehien sinesten dutenak ez dira

etorkizuneko protagonista izango direnak. Hauek, gehienez ere,

10-15 urteren bueltan erretiroa hartzeko sasoian egongo dira.

Etorkizunean kooperatibek

dutela uste dute gehienek:

honako bi norabidetan lan egingo

1. Enpresarialki hobetzen joango den kooperatibak garatuz,

kooperatibismoari dagokionean orain arteko izaera

mantenduz.

2. Gizarteko alor desberdinak kooperatibizatzearen alde

lan egingo duen mugimendua bultzatuz jardungo dutela

Arrasateko kooperatibek.

Soldata bat irabazteaz gain, beste zentzu elementu batzuk aipatu

dituzte azterketa kualitatiboan. Kooperatibagintzan sakontzea da

kooperatibismoak etorkizunean aurrera egiteko gakoetako bat, eta

horretarako ezinbestekoa da arlo soziala landu eta formazio

kooperatiboan kooperatibako langileak formatzea.

Balioetan sakontzea eta alternatiba bat eraikitzen hastea da

etorkizunera begira batzuek proposatukoa. Gizarteari eta

bereziki belaunaldi berriei erakargarri egingo zaien

alternatiba.

Batzuen ustez, indibidualismoak eta proiektu pertsonalak

garrantzitsu diren honetan, hori orekatuko lukeen elementua

litzateke kooperatibagintzaren proiektu gaurkotua edo

alternatiba, norabidedun zentzu elementua eduki ahal izateak

lagunduko luke anbizio pertsonala apaltzen, zenbaitzuen iritziz.

Etorkizunean kooperatibismo on bat lortzeko zer egin beharko

litzatekeen galdetu dugu galdetegien bidez, eta honako sei

elementuen garrantzia azpimarratu dute:

- Formazio kooperatiboa landu beharko litzatekeela uste du

gehiengoak (%68 ados eta %16 erabat ados).

- Kooperatibak lehiakorrago izate aldera formula

kapitalistetara hurbiltzearen “kontra” agertu da %51,2a

eta “erabat kontra” %14,5a.

- Arlo soziala alde batera utzi eta arlo enpresariala

indartzearen kontra agertu da %80a.

- Ideologia kooperatiboa gaurkotu eta zuzendaritzetan

txertatu beharko litzatekeela uste du %87ak.

- Belaunaldi berrientzat motibagarriak izan daitezkeen

elementuak identifikatu eta bultzatu beharko lirateke,

puntu honetan ia denak bat etorri dira: ados edo erabat

ados %96a.

498

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!