31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

itxaropenik, garaiak aldatu dira eta garaietara moldatu beharra

dago.

Fagor Taldea bereziki estimatzen dute. Fagor Taldearen sorrera

garaiak eta gerora egindako ibilbidea ezagutzen dute eta

horrekiko sentimendu berezi bat garatu izan dute.

Diskurtso honen atzean kokatzen diren gehienak Fagor Arrasaten

ibilbide luzea egindakoak dira. Erretiroa hartzeko gutxi falta

dute eta, atzera begiratuz gero nostalgiaz begiratzen dute;

aurrera begiratzen dutenean, berriz, itxaropentsu, eta izan

zirelako izan daitezkeenaren ustearekin.

Ezjakina

Diskurtso honen atzean kokatu ditugu kooperatibagintzarekiko

kezkatik abiatzen direnak eta jarrera eraikitzailea dutenak,

baina, aldi berean, kooperatibagintzaren inguruan euren buruak

ezjakintzat dituztenak. Perfilari dagokionez, gazteak dira

gehienetan, edo eta kooperatiban ibilbide laburra egin dutenak.

Jasotako formazioarekin oso kritikoak dira: ez ei dute formazio

kooperatiborik jaso eta, era berean, transmisio egituratuago

baten beharra sentitzen dute. Kooperatiba zer den eta nola

funtzionatzen duen jakiteko ibilbide bat egin beharra dagoela

diote. Dena den, ibilbide bat egin ostean “zerbait” berezia

dagoela sumatzen dute eta kooperatibagintzarekiko jakin-mina

pizten zaiela dirudi. Badirudi, zerbaiten gose direla, jarrera

baikorra izanik kooperatibagintzan aritzeko prest agertu dira.

Ilusioa berreskuratzeko kooperatiba koherenteago baten beharra

dute, dena den kooperatibista sentitzen dira. Ez dute garai

batean sartutakoek besteko ilusiorik sumatzen euren buruengan,

baina jarrera baikorra dute kooperatibagintzaren etorkizunaren

aurrean.

Etorkizunerako argudio-elementuak falta dituzte. Etorkizunean

jendea kooperatiban gehiago inplikatzea gustatuko litzaieke,

baina ez dakite hori horrela izan dadin zer egin daitekeen.

Beharbada, eztabaida eta debateek denon artean aurrera egiten

lagunduko luketela uste dute.

Fagor Taldea ondo baloratzen dute, baina ez dute horren inguruko

ilusio berezirik sumatzen. Beharrezkoa ikusten dute Fagor

Taldean egotea, batez ere horrek kooperatibari ematen dion

segurtasunagatik. Dena den, ez dituzte Fagor Taldeak dituen

bereizgarriak oso ondo ezagutzen, gehiago jakitea gustatuko

litzaieke.

490

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!