31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1976-1981

“(...) las relaciones sociales tanto a

nivel individual como de Consejos

Sociales y asambleas se están

deteriorando, con el consiguiente riesgo

de radicalizaciones y creaciones de

grupos antagónicos...” (K.S.eko akta

1977/02/06)

5.Kooperatibarteko gizarte ekintzetarako fondoa (FOSI)

Kooperatiba arteko FOSI fondoa sortzea aspaldiko ideia bazen

ere, 1978an erabaki zen martxan jartzea. Lankide Aurrezkiko

bazkide ziren kooperatibek emaitzen zati bat fondo komun batera

bideratzea zen helburua, horrela diru kopuru handiagoko fondoa

lortuko zuten proiektu garrantzitsuagoak (koste handiagokoak)

lagundu ahal izateko.

6.Learko: Ularco erreferente

Arrasatetik bananduko zen kooperatiba izan arren, ez zion

bideari bakarrik ekingo, Learko konplexua sortzeko proiektu

interesgarria zebilkien eskuartean. Learko izenpean Markina, San

Andres Etxebarri eta Lekeitio inguruko kooperatibak batuko

zituen Ularco antzerako zerbait sortu nahi zuten zonalde hartan.

Ordurako Zikautxo, Eika, Lealde eta Kide ere martxan ziren,

baina Arrasate zen guztietan indartsuena.

Hasieran Ularco-Arrasate-Learko harremanei arreta berezia ezarri

behar zitzaien, autonomo bilakatzeak arlo tekniko, ekonomiko eta

legezkoetan izango zituen ondorioak kalkulatu behar baitziren,

eta Markinaren egoera patrimoniala aztertu. Hori guztia

Markinako lantegia Arrasatetik noiz bereiztuko zen jakiteko. Ez

zen prozesu erraza izango eta horren aurrean, Mondragoeko

lantegiak eskainitako laguntza garrantzitsua izango zen

Markinarentzat:

“(...) adoptar fórmulas que permitan una toma

progresiva del protagonismo sin por ello

dejar de fomentar la solidaridad del conjunto

de la comunidad de Arrasate.” (K.E.ko akta

1977/11/11)

Kapitalizazioa beharrezkoa zen independiente izateko, eta 1980ko

urtarrilean 3 aukera posible ikusten ziren: 1) zonaldeko

soldatekin Arrasatekoak ere parekatzea (altuagoak baitziren) eta

diferentzia kapitalizatzea 2) paga extrak kapitalizatzea 3)

interesak kapitalizatzea.

177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!