31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Kooperatibista desmitifikatua

Bada kooperatibista sentitu bai, baina bere buruari

kooperatibista desmitifikatua deitu dionik ere. Kooperatiba

giroan ohitu delako da kooperatibista baina garai bateko giro

sozialak ere eraginik izan zuela uste du. Gaur egun ez bezala

sasoi hartan lan fisiko edo mentalaz gain bihotzarekin ere lan

egiten ei zen.

“ni sentitzen naiz kooperatibista baina

desmitifikatuta. Sentitzen naiz, bizi izan dotelako

giro hori, baina pixkat e, ni bai harrapau dot

Ramonek deskribatzen dauen giro hori. Apur bat giro

hori harrapau det, ez? Eta izen da, giro hori zan,

gizarteko giro bat. Sozialki zan giro hori ez? Ta zuk

azkenian konpartitzen dozunian gauzak, danai

gertatzen jaku beste arlo batzutan bebai ez,

sentitzen zare haren parte eta eitten dozu gauza,

eitten dozu lana beste modu batean ez? Jarritta, ez

bakarrik zure fisikoko, edo energia horren,

zientifiko aldetik, edo matematiko edo fisikoko lan

hori baizik zerbait gehiago ez, bihotzaren edo

sentimenduen aportazio bat. Hor egiten duzun

lanakin.” (ET1;H2)

Lan fisikoaz gain lanean arima ere jarri daiteke kooperatibako

proiektuarekin bat eginez gero. Bat egin daiteke helburu

transzendental batekin eta horrek lan-esfortzua bera baino

gehiago jartzera eraman zaitzake. Dena dela, 1-2 partaideari

sentimendu hori apaldu edo gutxitu egin zaiola dirudi. Izan ere,

momentu baten dio berak jada ez duela hainbeste jartzen, eta

ikusten duenaren arabera, berriz, gazteek edo berriek ezer ez.

Kooperatiben sorreran zegoen giroa, bai kooperatibetan eta bai

orduko gizartean, desagertu egin dela diosku.

Baina dena ez ei da bukatu, garai hura bizitzeko aukera izan

zutenek ba omen dituzte oraindik orduko erreferentziak eta

badirudi barneratuta dauzkatela orduko jarrera eta hasiberrien

ametsak.

“Bueno, nik orain ez dut jartzen holan, Ramonek

oraindik mantentzen du. Baina nik ez det hainbeste

behintzet jartzen, ez? Eta honek berriak ikusten

dudanez, ba ezer. Giro hori desagertu ein da,

behintzet gizartetik. Gu behintzet zeozer mantenidu

geinke hor referentzia batzuk daukouelako, baina giro

hori desagertu egin da. Bebai egia da giro hori

zegoen gu sartu ginanian edo, ba, zegoen nahikua

haundituta izen zalako ba, esperientzia berri bat.

Izen zan, ez dakit, sortzen diazenian esperientziak

beti egoten da ba bueno, hasieran ilusio gehiago.

Bueno, ez dakit gero zer gertatu dan… garbi dau ez

264

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!