31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

1.1.3 Pentsamenduaren iturriak

- Elizaren doktrina soziala

Arizmendiarrietaren iturririk garrantzitsuena kristautasuna

izan da. Eta horren barruan, gizarte gaiez XX. mendean Eliza

Katolikoak garatutako Ikasbide Soziala: pertsonaren duintasun

sakratuaren aldarrikapena eta horren gauzatze pertsonal eta

komunitarioa ardatz nagusi hartzen dituena.

- Pertsonalismoa

Inspirazio kristauko pentsamendu sozialari loturik, autore

pertsonalista frantsesak izan zituen erreferentzia nagusi,

Maritain eta Mounier bereziki. Haiek bezala, modernitatea

krisian ikusten du Arizmendiarrietak eta humanismo integrala edo

gizarte pertsonalista irudikatzen du. Pertsona eta komunitatea

dira bi iparrak, edo ipar bakarraren bi kontzeptu osagarriak.

Arizmendiarrieta, ordea, biziki praktikoa da eta gizarte

berriaren oinarri ekonomikoak errealitatean gauzatzen saiatzen

da: lanaren soberania kapitalaren gainetik, langileen

autogestioa, erakunde zehatzak sortzea.

- Kooperatibismoaren tradizioa

Rochdale frantziarrak sortutako lehen kooperatiba-esperientzia

modernotik hasita, (1834) kooperatibismoa oso mugimendu

hetereogeneoa izan da. Inpirazio anarkistatik, kristautik,

sindikaletik eta abarretik edan dute kooperatiba-esperientzia

desberdinek. Bere aniztasunean, hala ere, tradizio kooperatiboak

baditu oinarrizko printzipio komunak. Arizmendiarrietak tradizio

honekin ere izan zuen harremana bai Europa mailan (P. Lambert),

eta bai Euskal Herrian izandako esperientziekin ere. Eibarko

Alfa enpresako esperientzia aipa daiteke azken horien artean,

Arizmendiarrietaren lagun Toribio Etxebarria Eibarko sozialista

historikoaren bultzadaz sortua.

- Sozialismoa

Arizmendiarrietaren testuetan aita santuen eta idazle

sozialisten aipuak aurki daitezke nahasian. Izan ere, bien

artean pareko ideia ugari aurkitu zituen. Nahiz eta bi ideia

garrantzitsutan ez ados egon (Estatuaren papera eta jabego

pribatua), sozialismoaren idazle nagusien ideietatik edango du.

Sozialismoak osatzen duen familia handiaren barnean

laborismoa izango da Arizmendiarrietagan kuriositate handiena

piztuko duen adarra; J. Ramsey MacDonald, Stafford Cripps,

Attlee edo Leo Blum-en eskutik hainbat ideia jasoko du.

92

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!