31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Sorrerako garaiak

urteetan bere inguruan lantegi ugari eraiki ziren filosofia

berarekin. Gaur egun kooperatiba hauetako gehienak Mondragon

Corporación Cooperativa (MCC) erakundean biltzen dira.

Nolanahi ere, Arizmendiarrietaren ekarria ez zen izan

kooperatibak sortzeko bultzada bakarrik, baizik eta kooperatiben

mugimendua artikulatzea sare moduan: dimentsio industriala,

hezitzailea, finantzarioa, herriarekiko konpromiso sozialekoa,

ikertzailea eta kontsumokoa ere izango zuen sare kooperatiboa

bultzatu zuen, horretarako behar diren koordinazio gune eta

erakundeak proposatuz.

1.3.1 Sare kooperatiboaren sorrerako urteak

Arizmendiarrieta pentsamenduaren ekintzailea izan zen, eta

ekintzaren pentsalaria. Bere jarrera utopikoa zela diozkue bere

proiektua aztertu zutenek, era berean proiektu zabal eta

konplexu batera zuzendu zuela begia, oso urrun, eta aldi berean

gutxik bezala zituela oinak lurrean.

Beharrezkoa da utopia eta idealak izatea eraikitzeke dagoen

ordena berria irudikatu ahal izateko baina oinarri sendoa behar

dute erori ez daitezen. "Utopiarik gabe ez dago aurrera-biderik”

dio Arizmendiarrietak; baina utopiekin bakarrik ere ez. Idealerreal

tentsioaren barnean oreka aurkitzen saiatu behar uneoro.

Erantzukizunean oinarritzen du guztia, norberak, edo taldeak

erantzukizuna bere gain hartzeko gaitasuna da giltzarria.

Erantzukizun pertsonala eta kolektiboa, batasunaren edo

elkartzearen bidez. Ezin da utopia irudikatu bertara iristeko

eman beharreko pausoak zehazten ez badira: eraikiz lortuko dugu

ametsa. Hala, azken finean, eraikuntza dugu esperientzia

arizmendiarra, bukatu gabeko proiektua askorentzat. Etengabe

eraberritu behar dena.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!