31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Lan hau egiteko geneukan akuilu nagusia honako hau zen: kooperatibagintzari

buruz langile kooperatibistek dituzten diskurtso eta sentipenak identifikatu nahi

genituen eta horrekin batera egungo kooperatibak etorkizuneko proiektu

kooperatibo batera abiatzeko izan ditzakeen aukerak aztertzea. Horretarako

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen doktorego bekatara aurkeztu genuen

Fagor Arrasaten zentratutako proiektu zehatza. Beka eskuratu eta lanean

jardun genuen, 2005eko urtarriletik 2009ko uztailera arte.

Beka jaso izanak lana burutzeko baldintzak erraztu zizkidan baita neure

buruarekin eta Lanki Ikertegiko gainontzeko kideekin ere amaitzeko

konpromisoa ezarri ere. Lan hau egiterakoan kolektibo oso bat ezagutzeko

aukera izan dut, bertan arakatu eta sakontzeko, erakunde bateko tripak barrutik

ezagutu eta sentipenak ukitzeko.

Lan- kolektiboaren iritzi eta sentipenetan murgildu ondoren, ondorio

nagusietako bat izan da badagoela kooperatibagintzari buruzko diskurtso

eraikitzaile bat lan-kolektiboaren baitan, beste bi pertzepzio-multzorekin

nahasian. Eta diskurtso eraikitzaile horren presentzia kuantitatiboa

esanguratsua dela. Esanguratsua, lan hau abiatu genuenean pentsa

genezakeena baino sendoagoa.

Honek pentsarazten du kooperatibagintza biziberritzeko potentzial bat egon

litekeela. Aldi berean, ordea, aurreko ondorio horrekiko nolabaiteko

kontraesanean, ez dago etorkizuneko kooperatibagintza horren irudikapen

indartsurik. Zentzu horretan ez dugu diskurtso artikulaturik aurkitu. Etorkizunean

kooperatibagintzak nondik nora jo beharko lukeen argitzen duen maparik ez da

ageri. Badira, bai, etorkizunerako pistak, lan- kolektiboaren zati

esanguratsuetan mamitzen diren iritziak.

Hona iritsita, lan- kolektiboaren helduleku diskurtsiboen argazki osoago bat

eskaintzen du doktorego tesi honek, eta badirela hor helduleku esanguratsu

batzuk etorkizuneko kooperatibagintza pentsatzeko.

Aurrera begirako lanez pentsatzen jartzean, ez zaigu arnas luzeko ikerketarako

iradokizunik pizten. Beste aldarte batean jartzen gaitu ikasi dugunak: aurkitu

dugun iritzi eta sentipen multzo hauen gainean, XXI. mendeko

kooperatibagintza mondragoetarraren irudikapenak sustatzeko eta

esperientziak probatzeko unea dela iruditzen zaigu. Kooperatiba biziberritzeko

langileen eta laguntza- eragileen artean egin beharreko ekintza-ikerketa izan

daiteke hurrengo mugarria.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!