31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

motibazio iturri edo atxikimendu ideologiko sendorik

irudikatzea. Kooperatiban lanean diharduen gazte batek zein

motibazio iturri nagusi dauka lantoki bat edo beste bat

aukeratzeko orduan? Pragmatismorako joera hori horrela izanik

gaur egun ez al dago bestelako motibazioetarako tarterik? Amets

utopiko eta eraldatzaileetarako tarterik?

AKEk bere ibilbidean zehar aldaketak bizi izan dituela nabarmena

da. Plano objektiboari erreparatuz, erraz identifika daitezkeen

prozesu zehatz multzo bat aipatzen digu Azkarraga Etxagibelek

Besteak beste, kooperatiba berririk ez sortzea, nazioarteratzea

formatu ez kooperatiboan gauzatzea, aldi baterako lanaren

gorakada edo eta soldata tartearen zabaltzea izan dira AKEren

printzipio batzuk erasateko bideraturiko prozesuak. Baina,

Azkarraga Etxagibelek dioen bezala, aldaketa objektiboez gain,

alderdi subjektiboan ere gauzak asko aldatu dira, plano

intimoagoan. Plano hori da guri interesatzen zaiguna, zer da

gaur egun kooperatibista izatea? Nola ikusten dute gaur egungo

protagonistek kooperatiba? Nola kooperatibagintza? Zein da euren

identitatearen baitan kooperatibista izateak betetzen duen

lekua?

5.2.2 Zentzuen bilakaera

Sorrerako testuinguruan AKEk kausa antzeko bat osatzen zuen

askorentzat.

“Bertan gorputz eta arima aritu dira,

`militante´ ugari. `Kausa´ horrek humanitatearen

erredentzioan parte-harztetik hurbil dagoen

zerbait eskaini izan dio askori, nagusiki

kooperatibismoa kontzeptu erlijioso batekin lotu

zutenei. Sakrifizioa, soiltasuna, diziplina, eta

interes indibidualari uko egitea, halako

printzipioetan oinarritutako biziera bat mamitu

zen. 58 ”

Genesi garaian, motibazio erlijiosoak eutsi zion sortzaileen

bizi-konpromisoari, gerora herrigintzak edo naziotasunak beteko

zuen gehiago idearioa, baita ezkerreko joerek edo jite

sozialistadun motibazioek.

“Kooperatibismoa garaiko gizartearekin

konprometituta bizitzeko modu bat izan zen,

konpromisoan oinarritutako bizitza-egitasmoari

eusteko zentzu iturria. Kooperatiba idearioak

jokatzeko eta bizitzeko molde bat proposatu

zuen. 59 ”

Egungo joeran arreta jarriz, badirudi konpromiso komunitarioei

58 Azkarraga Etxagibel, J. op.cit. 39.orr.

59 Azkarraga Etxagibel, J. op.cit. 42.orr.

134

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!