31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

kooperatibagintza modu koherenteago batean praktikatzeko giltza.

Eta ez dutela egiten.

Partehartze instituzionala antzua da

Diskurtso honek dioenez, kooperatibatan berdintasunaren

oinarrizko printzipioa manipulatuta dago. Teorian denak dira

berdinak, eskubide eta betebehar berdinak dituzte baina hori

praktikan ez da horrela gertatzen. Batzuk bakarrik dituzte

egunerokotasunean eta kooperatibaren norabidean eragiteko bide

eta mekanismoak eskura eta erabilgarri.

Gaur egun barne antolaketarako sortutako organoek ez dute

funtzionatzen, teorian izan beharko liratekeen eta direnaren

artean alde handia dago. Gainera, hori zuzendaritzatik

bultzatzen ei da.

“bazkide moduan dauzkagun bideek funtzionatzen

dute? Adibidez konsejilloek? Eta batzar Nagusian

zer gertatzen da? Zeozer gaizki dago seguro.

Jendea erreta dago eta zuzendari askori

interesatzen zaie jendea erreta egotea, horrela

traba gutxiago.” (Maiatzak 20)

“Zuzendaritzatik bultzatzen da gutxi batzuen

esku erabakiak hartzea. Erosoagoa da.” (Maiatzak

20)

Kontseilu Sozialak esate baterako izana galdu du, ez da lehen

zena. Desprestigiatu egin da, eta era berean horrek desanimua

ekarri du. Informazioa ere zaila da lortzen,eskatu arren ez ei

dute eskatutako ematen, “ezkutuko” interes batzuen arabera

jokatzen da.

“Askotan informazioa eskatu eta ez lortzea

desmotibatzailea da.” (Apirilak 22)

“Desanimatuta. Kontseilu sozialak izatia galdu

dau. Kolektiboa lo dago” (azaroak 19)

“Era berean azken urte hauetan organo sozialak

desprestigiatu dira. Oso grabea da, eta

eraginkortasuna galdu dute” (abenduak 17)

Iritziak eta aldarrikapenak egiten dira konsejilloen bidez baina

horrek ere frustrazioa sortzen du, izan ere, badirudi esandakoei

eta proposaturikoei zuzendaritza eta organo sozialetan aldetik

ez zaiela jaramonik egiten.

“Konsejilloetan ematen du ez dela esandakoari

kasu asko egiten (zuzendatitzaren partetik) .

“Formalismo a cumplir” dala. (Abenduak 17)

236

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!