31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Hor kooperatibismuak ebitetan dau ba, lau katuk dirue

erutia eta bestiek diru barek geraketie. Hemengo

soldatak eta kooperatibak sortu ez balitzez gaur eh,

alde batetik, beste norabaitera juan bihar, hemen

bizi ezin; eta bestetik soldatak asko bajuau egongo

zien neure ustez. Kotxe ederrakin barik bizikletekin

ibili biher… baine kooperatibismue uste dot nik,

kapitalistei be aberastasuna be banandu eraintziela.”

(ET1;H3)

Etorkizunean Arrasateko kooperatibagintzan fede apur bat eduki

leikela dio erdi serio erdi broman 1-3 partaideak:

“hori abade batek sortu hauen, osake fede apur

bat euki leike. Edo?” (ET1-H3)

“Bai, ezta?”

5. Eztabaida taldeetan bildutako elementuen

erradiografia

Atal enpirikoaren barruan azterketa kualitatiboa deituriko atal

honetan ideia asko landu ditugu. Gaika ordenatzen saiatu gara,

baina hala ere puntu ideia eta elementu asko jorratu behar izan

ditugu. Orain arte esandakoak laburbilduta aurkezten saiatuko

gara hurrengo orriotan, gai bakoitzaren inguruan aurkitu ditugun

elementu ezberdin eta esanguratsuenei arreta eskainiz.

5.1 Identitate eta zentzuaz

Zergatik lan egin kooperatiban? Zer da kooperatiba bat?

Kooperatiban lan egitea garrantzitsua da kooperatibistentzat?

Zertan bereizten dira kooperatibak? Galdera horiek luzatu eta

honako iritzi multzo hauek aurkitu ditugu kooperatibagintzaren

identitate eta zentzuaz.

Kooperatiba ulertzeko orduan, belaunaldiak eta bizi izandako

garaiek eragina dutela ikusi dugu. Sorrerako garaiak ezagutu

zituztenentzat kooperatiban lan egitea hautua zen, garai hartan

gizartea orokorrean eta enpresa bera oso hierarkiakoak ziren,

hura aldatzeko alternatiba bat eskaintzen zuen kooperatibak eta

horrekin bat egitea erabaki zuten orduko kooperatibako

langileek.

Beste mota bateko ahots batek aldiz, zera dio: lehen ere denetik

zegoela; orain dela berrogei urte batzuk atxikimendu

ideologikoagatik gerturatzen zirela kooperatibara baina beste

batzuk aldiz, besterik gabe lan baldintza hobeak eskaintzen

zituelako. Motibazio etiko-sozialak ez ziren guztiengan hain

indartsuak, batzuengan bai eta beste batzuengan ez.

314

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!