31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

amaieran bazkideek kartilan gelditzen zitzaien diru guztia

batera jartzen zuten. Elkartasunez kartilak parekatzen zituzten,

izan ere, familia baten ardura zuen bazkideak seguruenik

kartilatik asko gastatuko zuen, ezkongabea zenak aldiz, diru

asko izan zezakeen. Horrela, denek euren diruok Elkartasunezko

Fondoan sartu eta handik berriz ere banatuko zuten, hurrengo

ekitaldian denak baldintza berdinean hasiko ziren.

Halere, erretiroaren gaia zintzilik zegoen, ordura arte ez

baitzuten Gizarte Segurantzan kotizatzerik izan. 1959tik

1967rako urte tartean erretirora bideratutako dirua lan

aurrerakinaren %5 zen. Bazkideak 65 urte izan beharko zituen

jubilatzeko, bere pentsioa lan aurrerakinaren %5ak, urteko

interesek eta bakarkako libretatik banaketa egin ostean

positiboan gelditzen zenak osatuko zuen. Gauzak horrela, sistema

hau kooperatibaren jarduera ekonomikoak baldintzatzen zuen.

1967tik gaur arte, Gizarte Segurantza Lagun Aroren osagarri gisa

hartu izan da. Aurreko urtetan jarduera ekonomikoaren menpe ezin

zitekeela erretiroko pentsiorik egon ondorioztatu zuten

kooperatibistek.

Horrela, eta informazio bilketa eta kontsulta ugari egin ostean

1968ko urtarrilaren 28an 10 ordu baino gehiago iraun zuen Batzar

Orokorrean jaio zen Lagun Aro kooperatiba, ordura arte Lan Kide

Aurrezkiko jarduera moduan funtzionatzen zuen aktibitatea bere

gain hartuz.

"Libreta o maleta" espresioa erabili ohi zuen Arizmendiarrietak.

"Libreta"-k aurrezte komunitarioa esan nahi eta irudikatu nahiko

luke, "maletak" berriz enpresak itxi eta etxera bueltatzea.

Ezinbesteko ikusten zuen kooperatiben iraupenerako eta beste

enpresa batzuetan sorrerako bultzada emateko, hitz baten

esateko: autofinantziaziorako. Inoren menpe egoteke, burujabe

izateko.

Egiteko honetan ezinbestekoa izan zen taldearen inplikazioa. 10

urtetan %71.6 haziko zen Lan Aurrezki Kutxa bataz beste.

Horretarako Kutxari elkartuta zeudenek era askotara lagundu

behar izan zuten: sorreran parte hartuz, zuzendari baliagarriak

utziz, ratio egokiak manten zitzan kapitala jarriz, euren

entitate finantziario bakarra izan zedin onartuz. 20 urtetan

kooperatiba bakoitzaren kapital sozialaren %25arekin abalatu

(bermatu) zituzten Lan Aurrezkiak egiten zituen operazioak.

100

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!