31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Sorrerako garaiak

Lehenengo kapituluko orrialdeetan kooperatibismoaren bi logikek

eragiten duten tentsioaz aritu gara. Bigarren kapituluan

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baitan dagoen sakoneko

pentsamendua eta indarrean dauden printzipio kooperatiboak

aztertu ditugu. Gatozen orain Esperientziaren ibilbidea ezagutu

eta aztertzera.

Kapitulu honen lehenengo zatian Arrasateko Esperientziaren

ibilbide historikoa landuko dugu, bigarren zatian berriz, Joseba

Azkarragak bere tesi lanean aztertutako esperientziaren gaineko

zentzuen bilakaera aztertuko dugu.

Aipatu dugun kooperatibismoaren baitako bi logika horien arteko

tentsioa ere nabaria da Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren

ibilbidean. Egin dezaiogun beraz, begiratu labur bat AKEren

bilakaera historikoari.

1. Sorrerako garaiak

Arrasate historikoki herri industrializatu bat izan da.

Burdinaren eraldaketa, burdinolak edo eta zerrajerak aski

ezagunak izan dira tradizio industrialean. Erdi Aroan Toledoko

Ezpatak ekoizten zituen, gaur egun, besteak beste, hozkailuak

egiten dira. Baina industria horrek forma ezberdinak hartu ditu

denboran zehar; XX.mende erdialdetik aurrera, ordea,

kooperatibak eta talde kooperatiboak protagonismoa hartu dute,

ekonomikoki izan duten garapenari dagokionean, baina baita

sozialki izan duten eragin eta indarragatik ere.

Arrasateko kooperatiba esperientziak izan duen bilakaera

historikoa azalduko dugu ondorengo lerroetan. Gerra aurretik

egondako esperientziek etenaldia bizi izan zuten, bestelako giza

mugimenduek bezalaxe.

Gerra aurreko Arrasaten baldintza ekonomikoak onak baziren ere

egoera soziopolitikoa puri-purian zegoen 44 , industrien jabetza

pribatua familia gutxi batzuen eskuetan zegoen eta gehiengoa

baldintza eskasetan lan egiten zuten langileriak osatzen zuen.

Ugazaben eta langileen arteko tirabirek osatzen zuten

egunerokotasuna, baita, politikan, ezker eskuin, abertzale, ez

abertzale artekoek ere. Ez zen giro herrian.

44 "Mondragon era fundamentalmente un pueblo obrero. Unas cuantas familias

formaban la clase superior, y un número muy reducido de comerciantes,

profesionales y oficinistas formaban la clase media. Un gran abismo separaba a

las masas de trabajadores de los reducidos estratos superiores" Foote-Whyte,

w. y King-whyte, K.: Mondragón: Más que una Utopía. Editorial Txertoa.

Donosita. 1989

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!