31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

narrazio batera goazenaren susmoa daukagu. Hori erakusten digute

behintzat Azkarraga Etxagibelen hitz hauek:

“Gaur, egon, badago identitatearen aldeko borroka

bat; ez du zerikusirik klase identitatearekin, nazioidentitatearekin,

edo bestelako identitate

komunitarioren aldeko borrokarekin. Identitate

indibiduala eraikitzearen aldeko borroka da

nagusitzen ari dena. Harrotzen ari den indar kultural

berria da, eta arin hedatzen (nagusiki gazteengan eta

elite kooperatibistan, hau da, etorkizuneko

kooperatibismoa kulturalki funtsatzeko ahalmena duen

sektore garrantzitsuenetakoan)” 74

Gazteak aipatzen dizkigu Azkarraga Etxagibelek, eta guk ere

gazteen motibazioetan jarri dugu arreta. Ba al da alderik

gazteen motibazioen eta helduagoen motibazioen artean? Soldata,

garapen pertsonala eta lanpostu segurua ditugu motibazio

pertsonalen baitan. Motibazio sozialak edo kolektiboen artean

beste hauek: Gizartea hobetzen edo aldatzen aportatzea,

lanpostuak sortzen laguntzea eta gizarteko hezkuntza proiektu

eta proiektu sozialei laguntzea. (MP eta MS-ak bereiztu

analitikoki)

Aipatu ditugun sei item horien gainean, bakoitzaren garrantzia

maila neurtu dugu. Gehiengoarentzat, %44arentzat, soldata

garrantzitsua da. Nahiko garrantzitsua %33,3arentzat eta ez oso

garrantzitsua %13arentzat. Belaunaldiei dagokionean

garrantzitsua da gehienentzat dena dela gazteen multzo batentzat

eta 51-65 adin tartetik beste multzo batentzat ez da oso

garrantzitsua soldata. Agian, hauek ez dituzte karga ekonomiko

potoloak (hipoteka, seme-alabak…)eta horrek soldataren

garrantzia maila erlatibizatzeko aukera eskaintzen die. (hobeto

azaldu, ez dago argi jasoa!)

Garapen pertsonalari dagokionean, hau ere garrantzitsua da

%51arentzat. Oso garrantzitsua %28arentzat eta nahiko

garrantzitsua %18arentzat. Beraz, argi dago gehiengo

zabalarentzat garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela garapen

pertsonalerako aukera.

Lanpostu segurua izatea ere garrantzitsua edo oso garrantzitsua

da gehienentzat. Oso garrantzitsua %25arentzat, garrantzitsua

%53,4arentzat eta nahiko garrantzitsua %5arentzat. Belaunaldiei

dagokionean ez dago alde handirik datuetan, adin tarte guztietan

da garrantzitsu lanpostu segurua izatea.

Zentzu kolektiboagoa duten motibazioei dagokienean, berriz,

garrantzitsua edo nahiko garrantzitsua da gizartea hobetzen edo

74 Azkarraga Etxagibel, J.: Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak aro

globalaren aurrean, Eusko Jaurlaritza, 2007, 316.orrialdea.

470

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!