31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1956-1961

cultural, etc., principio que debemos

vivir plenamente y nos tiene que

impulsar como motor de nuestra

actuación.” (1961eko Memoria)

5.2.1. Berdintasuna

Balore horien adibide ditugu esaterako irabaziak banatzeko era,

indizearen koefizientea 1-2koa izatea edo eta botoak zuen

balioa. Ulgorrek aurrerakinen indizea 1-3 tartean banatzen zuen.

Arrasatek aldiz, berdintsuago izate aldera 1-2 tartean jarri

zuen, nahiz eta berehala aldatu behar izan. Itzulkinak ere

indizearen arabera banatzen ziren Ulgorren; Arrasaten berriz,

denek berdin jasotzen zituzten.

“Guk geukena zan retornuek a partes

iguales. Por ejemplo, batek euki

leikien 3 koefizientie, eta beste

batek 1. Eta irabazten zana como 3 y

como 1. Retornuak gauken

Estatutuetan, errepartiruten zan

danak igual, partes iguales. Hori

aldaketako gaztiok izengo gitzen

kontrarixo haundixenak, porque

Ulgorrek euken normala dan moduen,

... Pero los jóvenes un poco más

revolucionarios siempre y “lana

pagetan dana, ez dok neikue hori

diferentzioi marketako” Benefiziuak

danon artien itxen jitxuau, da...”

(Joxe Bengoa)

Ulgorrek gerora aldatu bazuen ere, hasieran botoa kualifikatua

izaten zen, pertsonaren indizearen arabera botoak gehiago edo

gutxiago balio zuen. Euren iritziz gaitasunari lotua zen

aurrerakinaren indizea; beraz, zenbat eta altuagoa izan indizea,

pertsona horrek enpresan egindako ekarpena handiagoa litzateke.

Arrasaten, ordea, botoa denentzat berdina zen. Indizearen eskala

eta itzulkinak banatzeko eta ulertzeko modua urte gutxian

Ulgorren barne araudiarekin parekatu bazen ere, Ulgorrek boto

kualifikatua desagerrarazi zuen.

5.2.2 Talde zentzua

Argi dago Arrasateko langileek benetako taldea osatzen zutela.

Guztiek elkar ezagutzen zuten, tailerreko gizonak ziren. Enpresa

ikuspunturik ez bazuten ere lanerako ilusio eta grina bai; 1957

eta 1961. urteak heltzen hasteko aroak izan zirela esan

dezakegu, enpresa izaera eta soziala definitu eta finkatu

zireneko urteak.

157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!