31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

4.1.4 Arrasaten kooperatibista sentitzea errazagoa da

Kooperatibista sentitzeko orduan, zein kooperatibaren araberakoa

izan daiteke sentimendu hori. Kooperatiba bateko kide izan ala

beste batean lan egin desberdina izan daiteke, kooperatibaren

izaera eta produktuak eragina izango luke. 2-2 partaidearen

iritziz Arrasaten kooperatibista sentitzea beste kooperatiba

batzuetan baino errazagoa da.

“gero ze kooperatibatan lana eitten dozun be.

Nik hemen Arrasaten kooperatibistia izatia ikusten

dot askoz be samurrau. Ni elektrodomestikuetan egongo

banitzake seguramente esango nuke ni jubilauko naiz

ez dakit zenbat urtekin da zortzi ordu ein da banoia.

Hamen samurra dala uste dot nik. Ha haundixa be zelan

ein dan, ta desinformazioa ere haundixaua da…”

(ET2;H2)

4.1.5 Gazteek ez dute kooperatiba eurena denik sentitzen

3-3 partaidearen iritziz gazteek ez dute eurek bizi zuten moduan

bizi kooperatiba. Euren sasoian beste mentalidade bat ei zegoen

eta eurek eurena sentitzen zuten kooperatiba. Bere iritziz gaur

egungo gazteek ez dute sinesten kooperatiba eurena denik.

“beste mentalidade bat zauen, daukagun buruan ha

guria zala, guria zala. Etxian bezela… berba ein

bihou tema baten inguruan eta danok gare etxian. Oin

nik pentsatzen dot gaztiak eztatozela mentalizauta

hau eurena be bai dala.” (ET3;H3)

Gazteei egozten die, kasu honetan lagun honek erantzukizun

guztia, baina nola mentalizatu behar dira? Eurena dela

sentitzeko besteek konpartitzen dutela sentitzea ere beharrezkoa

izan daiteke.

Horregatik, beste hauek eurek fabrika eta kooperatibak altzatu

zituztela gogorarazi diote, eta eurek dena eginda jaso dutela.

Zaila da eraikuntzan parte hartu ez duzun zerbaitekin bete

betean bat egin eta gainera zeure sentitzea.

“frabika hoietan egon zan jentiak azkenian

altxau ein zabien eta guri behintzet ez jaku tokau

holakoik. Eta ordun ikusiko da aber kapazidadia edo

sakrifikatzeko edo…” (ET3;H5)

“igual oin dator ez? Igual gu sartu ga eta dana

einda zuean. Eta igual ez dozu baloratzen hainbeste

ez? Eta zuek hainbeste urte eta zuek eraiki dozue

ezta?” (ET3;H2)

266

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!