31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1976-1981

2.4 1976-1981

1. Trantsizio garaia

1975ean tentsio eta ezinegon handiko giroa nabari zen. Francoren

osasuna ahultzean eta heriotza gerturatu ahala, aktibista

politiko eta sindikalak euren lekua hartzen ari ziren,

diktadorea hil bezain laster argitara irteteko. Erakunde

klandestinoak ziren arren, lortzen zuten eraginik gizartean.

Demokratizazio prozesua azkarra izan zen. Erakunde politiko eta

sindikal guztiak legeztatu ziren, Partido Comunista barne.

Hauteskunde libreak ziurtatu zituzten. 1977an eta 1979an

hauteskunde orokorrak (Estatu mailakoak) egin ziren. 1980an

berriz, hauteskunde autonomikoen txanda izan zen eta Euskal

Autonomi Erkidegoan Eusko Alderdi Jeltzalea nagusitu zen.

Hauteskunde horietatik sortutako gobernu autonomoak Euskal

Autonomi Erkidegoan kultura eta ekonomi alorrean eskuduntzak

zituen, eta horrek euskara eta ikastolen alde egitea erraztu

zuen, besteak beste.

2. Krisialdi ekonomikoa: inflazioa eta langabezia

Garai honetan egoera ekonomikoan inflazio eta langabezi tasa

altuek agintzen zuten. Krisialdia nabarmena zen estatu espainiar

eta Euskal Autonomia Erkidegoan; egoera hori oraindik eta

larriagoa bihurtuko zen 80ko hamarkadan, mundu mailako atzerapen

ekonomikoak Espainia gogor astinduko baitzuen. Gainontzeko

nazioak 85. urtetik aurrera errekuperatzen hasi baziren ere,

Espainiak bere horretan jarraitzen zuen krisialdian hondoratuta.

“Entre 1975 y 1983, la producción creció

sólo un 1,6% anual, y la inflación

registró un promedio del 16,8 %, la más

elevada de Europa.” (Bradley y Gelb 1987,

83)

Pezetaren egoera ere kaskarra zen, behin eta berriz

birbaloratzen zuten, esportaziora jo beharra zegoen. Arrasaten,

eskaera kartera oso baxua zen eta arduratzen hasiak ziren,

baliabide produktiboekin alderatuz gero hazkuntza txikia zen,

urte latzak zetozela argi ikusten zen, estutu beharra zegoen.

Egoera honen aurrean, bai Arrasate eta bai gainontzeko enpresak

salmenten merkatua Espainiatik kanpo bilatzera, esportatzera

behartuak zeuden. Esportazioak poliki-poliki indarra hartzen

hasi ziren.

173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!