31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

Kooperatibak zein laguntza ematen dituen jakitea motibazio

elementu

Kooperatibak zein laguntza ematen dituen jakitea motibazio

elementu bat izan daiteke gehiengoaren iritziz (%67a ados edo

erabat ados). Helduenak baikorren agertu dira, beste bi adin

tartetik multzo handi batek ez dauka iritzi garbirik. (20-30:

%31,8ak; eta 31-50: %32,4k ez ados/ ez kontra markatu dute).

Seguruenez, helduenen multzoko kideentzat motibagarria izan da

euren ibilbidean zehar ikastolei edo eta bailarako beste

proiektuetan laguntzea. Askotan entzun izan diogu Fagor

Arrasateko Joxean Alustiza lehendakariari garai batean emandako

laguntzez harro hitz egiten dutela erretiroa hartzerako orduan

euren ibilbidean zehar egindakoaz gogoeta eginez.

5.1.10 Hezkuntza kooperatiboa

Azken hamarkadatako hezkuntza-defizita (nagusiki

Arizmendiarrieta hil ostekoa) aipatu dugu atal teorikoan. Izaera

teknikoko hezkuntza garatu da bai, baina kooperatibismoaren

zentzu kolektiboak (ber)ekoizteko, transmititzeko eta

berriztatzeko ez da plan sistematikorik egon. Inertziek,

egunerokotasunak markatu dute norabidea (edo norabide eza).

“Indarrean dagoenarekin bat ez datorren ezein

esperientziak ezin dio bere identitateari eutsi, ez

badu bere kideen artean etengabe elikatzen

autoulermen eta autodefinizio kolektiboa” 72 .

Fagor Arrasateko kolektiboarentzat hezkuntza kooperatiboa

nolakoa izan den aztertu nahi izan dugu. Gehiengoaren iritziz

orain arte egindakoa ez da nahikoa izan, hauen ustez ere

hezkuntza kooperatiboaren defizita nabarmena izan da.

Belaunaldi berriei ez zaie transmititu

Era berean belaunaldi berriei ez zaiela egoki transmititu

kooperatibismoa uste dute gehienek. Puntu honekin gazteak agertu

dira kritikoen; %80a baieztapenaren kontra agertu da. 51-65 adin

tartean “ez ados/ez kontra” markatu du multzo batek, %40ak.

Jaso duten hezkuntza ez dela egokia uste dute gazteenek. Beste

adin tarteetan bestelako datuak aurkitu ditugu: gehiengoarentzat

egokia izan da jasotako hezkuntza kooperatiboa. Halere,

hezkuntza kooperatiboan orain arte egin dena ez bada nahikoa

izan (gehiengoak hori uste duela esan dugu aurreko puntuan),

belaunaldi zaharrenek egunerokotasunean jasoko zituzten

seguruenik kooperatibismoari dagozkion ezagutzak. Kooperatiban

transmitituko zitzaien kooperatibak aurrera egin zezan

72 Joseba Azkarraga, Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak aro globalaren

aurrean, Eusko Jaurlaritza, 2007, 287 .orrialdea.

468

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!