31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

azken hamarkadatan baina zeintzuk izan dira aldaketa horretarako

gakoak? Zerk eragin du aldaketa? Zeintzuk dira faktoreelementuak?

Gaur egungo enpresa ereduarekin oso kritiko agertzen dira

batzuk. Arlo enpresarialari erantzutera bakarrik mugatzen ei

da. Soldata onak irabazi eta enpresa onak izatea bakarrik dago

gaur egungo kooperatiben oinarrian. Eta hori horrela izan ez

dadin ez da ezer egiten. Horretan bihurtu dituzte

kooperatibistek eurek euren kooperatibak. Ez dago erantzukizuna

besteenganatzerik, eurek utzi dute balantzaren alde horretara

eramaten, autokritika handia ageri da.

“gaur bihurtu dou enpresa hau, ba, soldata onak

irabaztera eta kapitalista enpresa bat izatera. Eta

hori, guk nausixak, hemen gazen nausixenak. Zeatik?

Bestiek bultzatu dabielako eta gu horren aldera juan

garielako edo ez dakit zeatik. Baina neretzako, gaur

kooperatiba, gaur egun, eta ikusten danez geruau da

gehixau. Puesto seguru bat, soldata on bat, eta

bakoitxak ein deixela gure dauena. Etxaixak noiz

arteko resultaua emongo dauen…” (ET1;H1)

Denboraren inguruko kezka ere ageri da goiko paragrafoan. 1-1

partaideak ez du uste asko iraun dezakeenik gaur egungo

planteamendu horrek. Etorkizunera begira soldata onak eta

lanpostu seguruak baino zerbait gehiago eskaini beharko dutela

uste du biziraun eta kooperatibak izaten jarraitzeko.

4.2.3 Espiritu kooperatibista galdu da

Espiritu kooperatibista galduta dago lau hamarkadatako ibilbidea

egin duen 2-1 partaidearen irudiko. Zergaitik galdu den? Bere

irakurketatik gazteriak dena eskura edukitzeak ez du lagundu.

“neuretako galduta dau espiritu kooperatibistie.

Nik ezautu nauena galduta dau. Zeaittik? Neuretako e,

fundamentala izan da gaztarua etorri dala, dana

eskura eduki dabela. Gure sasoien etzauen diruik. Ez

zan irabazten. Eta gaur egun pasetan dana da eskura

daukiela dana, nik hau gurot eta hau emuten akie

umiei. Ta kao horrek formaziño bat emuten dau pentsau

ez arren. Eta erraz hartzen daue. Ta gero

bestaldetik, hona etorten dienian formaziñoik ez

badau ba hori gertatzen da nire iritziz.” (ET2;H1)

Dena den, gazteek ez ezik helduagoak direnek ere ilusioa galdu

dutela aitortzen du.

“nik neuk ilusiño asko galdu dot

kooperatibismuaz e!” (ET2;H1)

270

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!