31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Etxuat ikusten… etxuat esan nahi horrekin dana

soluzionauta daonik, baina dittuk puntu batzuk

sozialmente geuazela oso alkartuta danok. Joe,

niretzako proiektu hartan oso inportantia zuan, nik

horregatik esate juat ez gaiela kapaz izen gu gaur

eguneko proiektu bat aurrera atarateko. Da, hor

daukouela gure akatsa. Adaptatzia gaur egunerako.”

(ET1;H1)

“Ez dugu jakin gaur egunera orduko proiektu eta ilusio hori

ekarri eta aldi berean gaurkotzen”. 1-1 partaideak hor ikusten

du akatsa: ez da gaurkotzean asmatu. Sozialki zegoen klima ez da

zaindu eta horrek eragina du jendearen ilusio, sinesmen eta

ondorioz inplikazio mailan.

Lehengo kooperatibismoan akatsak ere gogorrak ziren 2-2

partadearen ustez. Krontola askoz ere handiagoa zen eta bere

iritzian lana behartuta egiten zen eta ez gogoz eta ilusioz.

Orain jendeak inor atzetik edukitzeke sendo lan egiten duela

diosku. Kultura militar gehiago ei zegoen eta beraz, lanerako

askatasun gutxiago.

“bueno, baina lehenau danak be lorak ezian.

Lehenau akatsak gogorrak zeuzan. Ze lehenau esan

leike lehenengoko grupo fuerte bat, montau zeuenak

eta eurek be islada bezela zien. Jende barrixa

etorten zanien, jente barrixoi egoten zan kontrolauta

a tope. Eta nik barriz akats haundixa ikusten nauen

jende barrixorren horren lana baino konportamentua

gehixau segitzen zala. Da gaur konportamentua ez da

hainbeste zaintzen da jendiak lana eitten dau

gustora. Lehen eitten zendun asko be gehixau

obligauta; hik esan duana atzetik taka taka

mailukiakin. Oin atzetik inor ez dabil da jende askok

lana eitten dau a tope. Osake badauke gauza

positibuak oin be, da lehen be bai… Da gazterixia

ikusi ebienian ba oin guk gazterixiagatik esaten

douena, beste batzuk eitten zauen lehen ba beste

kultura batekin. Con más cultura militar.” (ET2;H2)

4.2.2 Sorrerako testuinguruaren deskribapena

Baina nolakoa zen sorrerako testuingurua? Ezin dugu ahaztu

sorrerako garai hark bazituela berezko ezaugarri eta elementu

batzuk. Ezin dela ordukoa gaur egunera besterik gabe ekarri edo

eta alderantziz. Garai hartan demokraziarik ez zegoen, ez

gizartean ez eta lantegietan ere. Gaur egun lantegietan egon

daitekeen askatasun maila antzerakoa izan daiteke kooperatiba

batean zein SA batean. Ez da egitura juridikoaren araberakoa

izango pertsonak aintzat hartzeko ahalegina, baizik eta

kargudun postuetan dauden pertsonen izaeraren araberakoa.

268

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!